Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BERROA
    María Juncal Labandibar, 3
    T. 943624981

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
SAN MARTZIAL KALEA BERRURBANIZATZEA
 
Tabla que ofrece los datos de SAN MARTZIAL KALEA BERRURBANIZATZEA
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 844.097,49 € IVA del 21% incluido 
Enpresa OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.
Finantzaketa Ayuntamiento de Irun 73%, Servicios de Txingudi 23%
Aurreikusitako epea 35 semanas/35 aste
Hasiera data 05-12-2016
Bukaera data 31-07-2017
Obraren egoera Lanean
Kokapena
   mapa ikusi
Deskribapena

AURREKARIAK

San Juan eta Urdanibia plazen inguruko berrurbanizatze obrak egin ondoren, San Martzial kaleko obrei ekiteko erabaki du Irungo Udalak; izan ere kale hori arestian aipatutako bi eremuak lotzen dituen konexioa da, egungo egoera hobetzeko beharra dagoela jakitun izanik.  Bestalde, presentzia handiagoa eman nahi zaio Sarjia parkeari San Martzial kalean bertan eta alderantziz ere bai, bi gune horiek integratuz.

PROIEKTUAREN EREMUA ETA XEDEA

Hau da proiektu honen jarduketa esparrua:

San Martzial kale osoan, Urdanibia plazatik San Juan plazaraino, baita konexioak ere, bai Sarjia parkearekikoa bai Arbelaiz kalearekikoa. San Martzial kalearekin muga egiten duen Sarjia parkearen zati bat, hau da, gaur egun bi eremuak bereizteko dagoen murrutik sortzen den gunea, parkean bertan oinezkoentzat dagoen lehen pasabideraino.

Proiektu honen xedea aipatutako guneak berriro urbanizatzeko zehaztea eta baloratzea da, obrak esleitu ahal izateko.

MULTZOAREN ANTOLAMENDU OROKORRA EGITEKO PROPOSAMENA

Hiriko diseinuaren ikuspegitik, San Martzial kalea Sarjia parkean sartzea da proposamenaren helburua. Orain arte bereizita dago petrila eta murrua direla eta. Kalearen eta parkearen arteko irazkortasuna bultzatzen dugu.

Horretarako, honako jarduketa hauek proposatzen dira:
Trantsizio bat eraikitzea kaleko eta parkeko koten artean:

Kaletik parkera doan eta parketik kalerako muga bisuala eta fisikoa kenduz. Parketik zokoratuaren sentsazioa desagertzen da eta kaletik parkerekiko zuzeneko lotura dago. San Martzial kalearen irudi berria ikusi ahal da memoria honekin batera aurkezten den dokumentazio grafikoan.

Dagoen pretila kentzea:

San Martzial kalea parkean sartzeko egingo den lehenengo jarduketa dagoen pretila kentzea izango da, muga fisikoa eta pertzepziozkoa den aldetik.  Jarduketa horretarako ezponda bat eraikiko da. Harrizko pretila desagertzen denean, heskai bat landatuko da ertza babesteko. Adibidez, buxus sempervirens landatuko da.

Zuhaitz apartekoen segurtasuna babestea:

Abiapuntuko premisa gisa aplikatu dugu dauden zuhaitz apartekoen segurtasuna. Horretarako, zuhaitzen inguruan egiten diren jarduketa guztiak zuhaitzen sustraien eremuko egitura baten gainetik egitea proposatzen dugu, 30 edo 40 cm-ko gutxieneko tarte bat utziz ezpondaren eta parkearen azalera naturalaren artean. Jarduketa horrekin, aireztatutako gune bat sortzen da sustraien inguru osoan eta horrek sustraiak itotzea ekidingo du, eta, beraz, zuhaitzak pixkanaka ahultzea eta hiltzea.

Ezponda eraikia:

Lur begetaleko azalera naturalizatu batez amaitutako ezponda bat eraikiz proposatzen dugu San Martzial kalearen eta parkerako trantsizioa egitea. Ezponda kaxa barnehutsezko egitura batean egikarituko da. Kaxa horiek dauden zuhaitzen sustraiak aireztatzea ahalbidetzen dute eta neurri handi batean arintzen dute ezpondak zuhaitzen sustrai-egituraren gainean  jarriko den ezpondaren pisua. Zuhaitzak dauden tokitik oso hurbil akabera emango zaio ezponda horri 70 bat zentimetroko harri-horma batez, zeinak ezponda biltzen eta enborren oinarritik bereizten baitu.

Ezpondarako proposatzen den landaketa:

Ezponda gainean landatutako lur begetalez naturalizatutako azalera batez emango zaio akabera. Memoria honetan, dagokion atalean zehazten da ezponda horretako landaketa.

Dagoen pretila kentzea:

Harrizko pretila desagertuta, landatutako ezpondaren hasieran, espaloia mugatzen duen zoladurarekin berdindutako granitozko pieza batez ordezkatuko da, betiere 2/3ko malda baino txikiagokoa.  

Zoladura aldatzea:

Kalekoa, betiere San Juan eta Urdanibia plazan egindako aurreko jarduketak kontuan hartuz egingo da. Granito motako harrizko zoladurako espaloiak eta errepidea, aglomeratuzkoa. Espaloiko kota murriztea proposatu da, zoladura guztia maila berean utziz.

Aparkalekuko marra kentzea

Kalearen bi aldeetan, Sarjia kaleko parkearen tartean, Urdanibia plazaraino, eta tarte horretan oinezkoentzako espaloia zabalduko da. Oinezkoentzako tokia zabalduz parke sentsazioa areagotzeaz gain, jarraipena ematen zaio hiriko guneari.

Dagoen eskaileraren trazatua aldatzea: 

San Martzial kaleko goiko aldetik. Murruaren trazatua kaletik bereiziko da ezponda mantentzeko eta pretila desagertzeko. Uranzu pilotalekurako ibilbide bat diagonalean egin nahi da parkean bide berri bat sortzeko.

San Martzial kalearen eta "hegazki-ontziaren" arteko lotura zuzena: 

Jarraipen sentsazioaz gain, kalea parkeko eremu zolatuarekin zuzenean lotzen duen konexio fisiko bat eraikiko dugu “hegazki-ontzia” izenaz ezagutzen denaren bidez,. Hau integratua geratuko da bide berrian eta landatutako ezpondetan.

Kalean dauden azpiegitura guztiak berritzea

Euri-uren saneamendua.  Ur beltzen saneamendua. Ur edangarriaren hornidura. Energia elektrikoa. Telefonia: Gasa eta Euskalteleko komunikazioak. Argiteria publikoa. Udaleko komunikazioak.

Obraren egoera
 

2016/12/12

2016ko abenduaren 5ean hasi ziren obrak, aurretiko eraispen-lanak eginda.

 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52