Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
Arbesko errota eta Alzukaitz kaleen artean barruko espaloiak egokitzeko obrak
 
Tabla que ofrece los datos de Arbesko errota eta Alzukaitz kaleen artean barruko espaloiak egokitzeko obrak
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 791.959,54 € IVA del 21% incluido 
Enpresa CONSTRUCCIONES MOYUA, S.L.
Finantzaketa 48,86 Irungo Udala | 25,80% Txingudi Zerbitzuak | 25,34% Eusko Jaurlaritza
Aurreikusitako epea 42 semanas
Hasiera data 02-09-2016
Bukaera data
Obraren egoera Bukatuta
Kokapena
   mapa ikusi
Deskribapena
Jarduketa-gunea eraikinez okupatutako triangelu-formako partzela batek definitzen du, eta eraikinak orubearen formara egokituta eta moldatuta daude. Haiek guztiak espaloiez inguratuta daude, 1,10 m eta 1,60 m bitarteko zabalera aldakorreko espaloiez. Espaloiak egoera txarrean daude akabera aldetik eta oro har eraikinekin bat egiten duten perimetroetan finkatze desberdinak daudelako. Arbesko kalea birmoldatu berria da, eta obra horietan, akabera aldatu egin da. Orain, baldosa hidrauliko artekatuzkoa da, 20 x 20 cm-koa, eta kolore zurikoa, eta zerrenda apaingarriak ditu, material berekoak eta kolore beltzekoak. Alzukaitz kalea (ez da proiektu honen xedekoa) birmoldatzeko irizpidea izan da ahalik eta gehien kentzea lorategiek okupatutako triangelu-formako guneen ondoko espaloiaren eta bidearen artean dauden sestren arteko aldeak. Jarduketaren muga Alzukaitz kalearekiko lerro paraleloa da, 2,50 m-ra lorategi-gunearekiko, zeinak sestra-kota desberdinak hartzeko balio duen. Oro har, eraikinak inguratzen dituzten espaloien egungo trazatua laberintiko samarra da, ez baitago erreferentziazko gunerik, eta barne-lorategiek okupatuta geratzen dira. Horrela, ez dago argi markatutako ibilbiderik, erreferentzia izateko balio duenik, ezta inolako egongunerik ere. Euri-uren eta fekalen sareak sistema unitario batean daude zati batzuetan. Kutxatilak eta estolda-zuloak egoera txarrean daude. Azken urteetan estolda-sarea zabaltzeko konponketa txiki batzuk egin dira, puntu baxuak zeudelako. Argiteria-sareari dagokionez, dauden luminariak oso zaharrak dira, eta kanalizazioak oso hondatuta daude. Argiteriaren koadroa Arbesko Errota kalearen eta Alzukaitz kalearen arteko konexio-kurbaren gunean dago, eta berrituta dago. Horniketa-sare guztia duela ez aspaldi birmoldatu zen (2011). Horrela, bada, ez dago aldatu beharrik, baina, esku-hartzearen baldintza orokorrak kontuan hartuta, berrikusi eta/edo aldatu egingo dira etxetik puntuetarako hargune-kutxatilak, amaierako sestra-koten arabera. Obraren xedea, beraz, Arbesko Errota eta Alzukaitz kaleen artean dagoen gune hori berrurbanizatzea da, oraingo espaloiak berrituz eta zabalduz, atarietarako sarbideak hobetuz eta egongune edo plaza berri bat sortuz. Horretarako irizpidea izan da egungo barne-espaloien ordez beste berri batzuk jartzea, %1,5eko aldaparekin oro har, eta 2 m-ko zabalerakoak. Erdigunean plaza bat sortuko da, eta pasabide bat irekiko da 6, 4, 9 eta 7 eraikinen ondoan, Arbesko Errota kalea eta Alzukaitz kalea lotuko dituena, konexio zuzena izango dena eta eraikinen espaloi perimetralen konfigurazioa hautsiko duena pasaguneak eta trantsizio-guneak eratuz. Hori guztia osatzeko, esku-hartzeak egingo dira azpiegitura-sareetan, eta bereziki, egungo saneamenduko hodi-biltzaile unitarioen ordez fekalen eta euri-uren sare banandu berriak jarriko dira, eta kanalizazio berriak egingo dira argiteria publikorako, egungo araudira hobeto egokitzen diren luminariak jarrita. Telefonia-sarean hobekuntzak eta trazatu berriak egitea ere aurreikusita dago.
Obraren egoera
Bukatuta
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52