Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BERROA
    María Juncal Labandibar, 3
    T. 943624981

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
PIO BAROJA KALEAREN ETA PORTU PLAZAREN BERRURBANIZAZIOA
 

Esteka erlazionatuak

Tabla que ofrece los datos de PIO BAROJA KALEAREN ETA PORTU PLAZAREN BERRURBANIZAZIOA
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 807.720,63 € 
Enpresa URBYCOLAN S.L
Finantzaketa Irungo Udala 80% Txingudiko Zerbitzuak 20%
Aurreikusitako epea 10 meses
Hasiera data 09-11-2016
Bukaera data 25-07-2016
Obraren egoera Lanean
Kokapena
   mapa ikusi
Deskribapena

Jarduketaren bidez, antolamendua eman nahi zaio erabilera eta estetika aldetik hutsune asko dauzkan kale bati. Kontraesanak daude oso hurbileko guneetan; batzuetan, ia espaloirik ere ez dago, edo pasatzeko oso toki estuak daude, eta, bat-batean, oinezkoentzako gune zabalago batera iristen da, baina antolatu gabekoa. Helburuetako bat da oro har oinezkoei lehentasuna ematea eremu osoan, betiere emandako ibiak dituzten guneak eta garajeak, lokaletarako sarbideak eta atariak errespetatuz.

Gunea urbanizatutakoan, Pio Baroja kaleak zirkulazio-errei batekin geratuko da, bi norabidekoa, 10 zenbakitik 18raino. Hor, oinezkoentzako dagoeneko zolatuta dagoen gune batean norabidea aldatu ahal izango dute ibilgailuek, edo geldirik geratu, beste norabidean datorren ibilgailua pasa arte.

 

Bidearen bi aldeetan, erabat oinezkoentzako izango diren espaloiak sortuko dira, 2.5 eta 2.1 metroko zabalerakoak. 18 zenbakitik aurrera, gune osoa oinezkoentzakoa izango da erabat, baina nabarmendu behar da garajeetarako pasabide bat dagoela 20 zenbakiaren bukaeran, eta ibilgailurik gerta liteke tarteka, 30 metroan.

 

Oinezkoentzako konexio berri bat egingo da, Pio Baroja kalearen eta Portu plazaren artean, arrapala eta eskailera berriak eginez. Horien aldapak eta neurriak hiriguneetako irisgarritasunaren alorrean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriko dira. Portu plaza ere berrantolatuko da, egungoak baino espaloi zabalagoak sortuz eta aparkalekuaren zati bat gainerako tokiaren barruan mantenduz.

 

Azpiegiturei dagokienez, berritu egingo dira fekalen saneamendu-sareak, euri-urenak eta horniketa-sarearen zati bat. Argiteriari dagokionez ere, dena berrituko da.

 

Obraren egoera

2017/05/04

·         Portu plazako oinezkoentzako arrapaletako murruak egin dira eta horiek estaltzeaz gain, zoladura jarri da.

·         Portu plazan eta Pio Barojan saneamendu zerbitzuak gauzatu eta argiteria jarri da ia Berroeta margolari kaleraino.

·         Pio Baroja kaleko oinezkoen guneari zoladura jarri zaio.

 

 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52