Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    F. ECHEVESTE
    Luis Mariano, 4
    T. 943621441

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
ERABILERA ANITZEKO KIROL EREMUA GAIN GAINEAN PARKEAN 2B FASEA, AIU 6.3.03
 

Esteka erlazionatuak

Tabla que ofrece los datos de ERABILERA ANITZEKO KIROL EREMUA GAIN GAINEAN PARKEAN 2B FASEA, AIU 6.3.03
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 324.490,92 € IVA del 21% incluido 
Enpresa CAMPEZO OBRAS Y SERVICIOS, S.A.
Finantzaketa Irungo Udala 61% Eusko Jaurlaritza 39%
Aurreikusitako epea 13 semanas
Hasiera data 08-08-2016
Bukaera data 04-11-2016
Obraren egoera Bukatuta
Kokapena
   mapa ikusi
Deskribapena

TRAZATUA

Proposatzen den trazatuak Parkea irisgarri izan dadin behar direnak biltzen ditu, lurzoruan aldapa naturalak proposatzen diren trazatuei ahal den neurrian egokitzen saiatuz.

Komunikabide garrantzitsuenen trazatuak pasealeku gisa konfiguratzen dira. Zoladura segurua dute, zabalera aldakorra, asfaltozko aglomeratuzkoa da bideen multzoa, hormigoizko zolata tindatua Calistenia- Work Out inguruan eta belar zapalgarrizko zoladura jarriko da iparreko egoteko lekuan.

PROFILAK

Parkea zeharkatzen duten bide nagusien profilak aurreikusten den erabilerarako egokitutako zabalerarekin proposatzen dira, hona zabaleraren deskribapena:

Parkeko bide nagusien trazatuak luzetarako %6ko (edo gutxiagoko) malda dute eta gutxieneko zabalera 3 m-koa da, eta normalean 4,2 m-ra iristen da. Tarte horietan ez da planteatzen bereizketa kromatikorik bizikletetarako erreiaren eta oinezkoentzako erreiaren artean. Bide nagusiek argiztapena izango dute, altuera ertaineko  zutoinen bidezkoa, 2A fasean instalatu direnen antzekoak, eta eserlekuak eta paperontziak ere instalatuko dira.

KIROL GUNEAK

Kirol anitzeko pistan, belar artifizialeko kirol zoladura proposatu da, egun dagoen asfalto-aglomeratuzko zoladuraren gainean. Calistenia- Work Out ingurua gomazko zoladurakoa izango da hormigoi armatuzko zolatan gertatzen diren erorketen aurreko babes gisa. Perimetroko egoteko lekuak hormigoi leunduaren eta tindatuaren akabera izango du.

EGOTEKO LEKUAK

Planteatzen den Iparreko egoteko lekuan hiri-altzariak daude. Eserlekuak plastikozko sare batez edo antzeko elementu batez finkatutako belarrezko zoladura baten gainean daude, belarra haztea eta azaleraren erabilera konbinatzeko modukoan.  

ARGIZTAPENA

Argiztatzeko 3 diseinu motak eratzen dute proiektuko argiztapena:

-      Tamaina ertaineko eta urrutiko erreferentziako zutoinek argiztapen intentsuagoa emango dute eta bide nagusiak  markatuko dituzte

-      Proiektagailuen eta zutoin altuen bidezko argiztapena egongo da jarduera handiagoko tokietan, jolasetarako eta/edo bat-bateko kirolaren praktikarako.

-      Altura ertaineko proiektagailuen eta zutoinen bidezko argiztapena egongo da zuhaitzak dauden tokietan, egoteko eta atseden hartzeko lekuetan.

-      ZERBITZUAK

-      Parke honek zerbitzu hauek ditu: Argiteria publikoaren kanalizazioa, ur edangarriaren sarea, euri-urak biltzeko, drainatzeko eta kanalizatzeko sistema bideetan eta zolatutako eremuetan, eta ureztatzeko/garbitzeko ahoa.

-      Zehazki, bideek urak biltzeko eta euri-urak kanalizatzeko sistema edukiko dute edo, bestela, ura estolda puntualetan edo linealetan bilduko dira, kasuaren arabera, 315 mm-ko diametroko PVCko teila koloreko tutu batek bideratuta. Zelaietan eta kirol gunearen perimetroan drainatze sistema batez bilduko da ura.

-      Era berean, ur edangarrirako instalazioa egingo da eta kirol eremuaren ondoan dagoen iturri batera bideratuko da.

 

Obraren egoera

Obrak eginda daude

 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52