Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
ESTALKI BAT PLAZAN, BEHOBIAKO AUZO-ELKARTEAREN ONDOAN
 

Esteka erlazionatuak

Tabla que ofrece los datos de ESTALKI BAT PLAZAN, BEHOBIAKO AUZO-ELKARTEAREN ONDOAN
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 339.102,98 € 
Enpresa CONSTRUCCIONES MOYUA, S.L.
Finantzaketa Irungo Udala
Aurreikusitako epea 13 semanas
Hasiera data 04-04-2016
Bukaera data 26-06-2016
Obraren egoera Bukatuta
Kokapena
   mapa ikusi
Deskribapena

Proiektu honi buruzko jarduketak hainbat ataletan bana daitezke:

1.         Dagoen teilapea eraistea

2.         Kanpoko estalki berri bat eraikitzea biltegi txiki baten ondoan

3.         Auzo Elkartearen erakineko leihoak berritzea

4.         Eraikinaren estalkia berritzea

5.         Kanpoko hornidurak, partzela ixtea eta kanpoko lurzorua

Egungo estalkia eraisteko, estalkia eratzen duten metalezko piezak desmuntatu behar dira eta fatxadan gerta litezkeen kalteak konpondu behar dira.

Egingo den kanpoko estalkia egikaritzeko, dagoen estalkiaren antzeko beste bat instalatuko da, baina zertxobait handiagoa. Estalkiaren osagaiak: zimendatzea, hormigoi armatuzko zepoez segurtatzea, biltzeko habeak, eta metalezko  egitura  handik aurrera jarriko da. Egitura hori 244 mm-ko zutoin borobiletan, habeetan eta tamaina desberdinetako uhaletan  oinarritzen da eta sandwich panelezko estaldura bat du, eta polikarbonatuzko gune garden batzuk ere bai, barruko argia areagotzeko.

Estaldura berri horren azpian eta eraikinaren ondoan dagoen ekialdean, erabiltzen ez den aspaldiko sarrera bat dago; beraz, inolako oztopo izan gabe, biltegi berri bat jarriko da. Bistako akaberako blokeez egingo da eta oso altuera baxua izango du dagoen eraikineko leihoen azpian geratuko da. Blokearen eta zutoin txikien gainean xaflazko estalki bat ezarriko da. Blokea zapata txikiko ilara eta hormigoi armatuzko hormatxo baten gainean ezarriko da. Gainera, suteak mozteko bi orriko ate bat ezarriko da elementu handiak mugitu eta bildu ahal izateko.

Gainera, kanpoko estalkiak argitzeko elementu batzuk izan go ditu, eta eraikinaren barrutik kontrolatuko dira. Jarduketa horretan kanpoko ur-hartune bat era jarriko da.

Eraikineko leihoak berritzeko, hutsune berberetan ohizko  aluminiozko arotzeriak ezarriko dira zubi termikoaren hausturarekin, goitik finkatuta, bi orri jaistekoak, horietako bat ardatz aldagarrikoa, 6+14+6 climalit beirekin. Gainera, pertsiana bilgarriak ezarriko dira haietan guztietan. Sarrerako atea egungoaren antzeko tamainako beste batez ordezkatuko da.

Eraikinaren estaldura berritzeko, egungo fibrozemenduzko estaldura kenduko da horri dagokion gestioarekin eta azpiko panel hidrofugo bat ezarriko da, 22 mm-koa, isolamendu termikoaren gainetik; horren gainetik, teila azoiko onduline-a, eta horren gainetik, zurezko arrastelak, eta zeramika misto gorriko Medina teila, 43x26 cm-koa.

Berritzeko diren elementuetan 2 gauza hartu dira kontuan nagusiki. Alde batetik, egungo zoladura hiru material desberdinez  egingo da; estalkiaren azpian, legar geruza bat eta hormigoizko zolata berri bat, 15cm-koa; estalkiaren ingurua legarraz eta aglomeratuaz egingo da. Bestalde, ondoko partzelarekiko itxitura –egungo elementuak garbitu ondoren- sare hormigoi armatuzko hormatxoaren gaineko elektrosoldatua izango da.

Obraren egoera

2016ko uztailan obrak bukatzen dira.

 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52