Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. P. AGUIRRE
    San Pedro, 13
    T. 943620465

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
INSTALACIÓN DE DOS ASCENSORES QUE ENLACEN EL CENTRO DE LA CIUDAD CON EL POLIDEPORTIVO ARTALEKU
 
Tabla que ofrece los datos de INSTALACIÓN DE DOS ASCENSORES QUE ENLACEN EL CENTRO DE LA CIUDAD CON EL POLIDEPORTIVO ARTALEKU
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 1.058.711,78 € 
Enpresa URBYCOLAN, S.L.
Finantzaketa FINANCIACIÓN
Aurreikusitako epea 9 meses
Hasiera data 11-04-2016
Bukaera data 10-12-2016
Obraren egoera Bukatuta
Kokapena
   mapa ikusi
Deskribapena

Proiektua erredaktatzeko onetsitako pleguak zehazten zuen Luis Mariano kalearen (hiriko erdigunea, merkataritza gunea eta oinezkoena) eta Artaleku udal kiroldegira joateko oinezkoen bideen artean dauden irisgarritasun arazoak konpontzea zela haren xedea.

Era berean, aipatutako kiroldegiko aparkaleku publikoaren egoera aprobetxatuz, igogailuetako bat jarriko den partzelaren ondoan baitago, aparkaleku horretarako oinezkoen sarbidea erraztea.

Azkenik, obrak egikaritzeko, lehen aipatutako aparkaleku publikora ibilgailuak sartzeko bide berria egin beharko da Artaleku kaletik, eta behin betiko geratuko da, obrak amaitzen direnean. Halaber, aparkalekura sartzeko egun dagoen ibilgailuentzako bidea aske utzita, berreskuratu egiten da gune hori, Artaleku kaletik oinezkoentzako sarbideak berritzeko.

Urbanizatu beharreko eremu osoa toki aldetik zatitutako eta oso ondo bereizitako bi gune etenek osatzen dute.

1 REMUA: Luis Marianotik sartzekoa

2 EREMUA: Artalekurako ibilgailuen bidea:

Urbanizazioaren xedeko lehenengo gunea (aurrerantzean 1 EREMUA) esku-hartzeko iparrena dagoen gunea da, Luis Mariano kalearen ondokoa.

Esku-hartzearen asmoa da dagoen desnibela konpontzea, 15 m ingurukoa, bi igogailu irisgarri jarrita, trazatu zuzeneko eskaileren ondoan.

Aurreikusitako bi igogailuak oso desberdinak dira; lehenengo igogailua bide bertikalekoa, tradizionala, diseinatu da, eta bi geldialdi dauzka desnibelaren lehen zatia librateko.

Luis Mariano kalean kokatzen da abialekua, +21,60 kotan, eta merkataritzako lokalen gainean dagoen estalkiaren mailara igotzen da, +26,40 kotara iritsiz.

Bigarren igogailua, desnibelaren bigarren zatia libratzeko dena, bide inklinatukoa da, eskailera berrien aldaparekin batera doana, dagoen hormigoizko hormaren paraleloan jarrita. Irtenbide horrek gainerako desnibela libratzen du, beste 10 m ingurukoa, Luis Mariano kaleko lokalen terraza/estalkiaren eta Artaleku kiroldegiko sarbidearen artean.

Bigarren igogailu horretatik, Artaleku kiroldegira eta aparkatzeko erabiltzen den azalera librera iritsi daiteke, bi bide irisgarrirren bidez (betiere, %6tik beherako aldapekin).

Esku-hartzearen asmoa Artaleku kiroldegian dagoen irisgarritasun-arazoa konpontzea da, udal hornidura hori oso gaizki komunikatuta baitako inguruko kaleekin, eta irisgarritasun-arazo bistakoak daude desgaituentzat.

1 EREMUAREN kasuan, asmoa da, beraz, oinezkoen irisgarritasuna kopontzea Luis Mariano kaletik, Plan Bereziko eta Plan Nagusiko helburuekiko koherente izanez. Horretarako, egungo eskailerak erregularizatu eta berriz diseinatu behar dira, eta bi gailu jasotzaile jarri, horrela instalazioak komunikazio ona izan dezan.

Bigarren eremua (aurrerantzean 2 EREMUA) esku-hartzearen hego muturrean dago.

Haren plangintza, lehenengo eremurako egindakoaren aldean, oso desberdina da.

Gaingiroki, aparkalekura sartzeko bide bat egikaritzea jasotzen da, Artaleku kaletik 1 Eremura sartzeko aukera emateko.

Bidearen trazatuak 5.2.10 "Artaleku" hirigintzako esku-hartzeko eremuko Barne Eraberritzeko Plan Berezian aurreikusitako trazatua berregiten du. Dokumentu horrek aurreikusten du bide bat eraikitzea Artaleku kaletik kiroldegiko mendebaldean dagoen ondoko partzelan proiektatutako lur azpiko aparkalekura sartzea konponduko duena.

Beraz, proposatutako bidearen trazatuari dagokionez, xehetasunez berregiten dira Plan Bereziko zehaztapenak.

Era berean, eta proiektu honen helburu globalarekin koherentzia gordez, oinezkoen kiroldegirako sarbidea urbanizatzen da, berdin iris dadin, bai parkigentik bai Artaleku kaletik, kiroldegiko sarreraraino.

Sarbide hori egikaritzeko arrazoia da ibilgailuak 1 EREMURA sartzeko bide bat eduki beharra dagoela eraikitze-lanak egiten diren bitartean. Horrek jarduketa teknikoa, eta hirigintza aldetik ezinbestekoa, bihurtzen du, proportzio-irizpide minimo batzuekin bat etorriz.

Aurreko paragrafoetan aipatu den bezala, eta esku-hartzearen helburu nagusiarekin bat etorriz, eremu horretan irisgarritasun-araudiko aginduak betez egingo dira lanak, horrela kiroldegirako bi sarbideak desgaitasun fisiko eta/edo sentsorialen bat dutenentzako egokituta egon daitezen.

Bestalde, bi guneak gaur egun aparkatzeko erabiltzen den azalera asfaltatu batek batuta daude. Leku hori nahitaezko pasabidea da 2 eremuko lanak egiteko, eta, beraz, aurreikusten da azalera hori erabiliko dela lanak egin bitartean. Horretarako, ahalik eta azalera gutxien erabiliko da, horrela aparkatzeko tokia izaten ere jarrai dezan, lanen garapenak aukera ematen duen neurrian.

 

Obraren egoera

Obrak eginda daude

 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52