Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. J. RUIZ DE AZUA
    Peñas de Aya, 4
    T. 943667232

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
CIPRIANO LARRAÑAGA KALEA BERRURBANIZATZEA
 
Tabla que ofrece los datos de CIPRIANO LARRAÑAGA KALEA BERRURBANIZATZEA
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 854.382,74 € 
Enpresa CAMPEZO OBRAS Y SERVICIOS, S.A.
Finantzaketa Irungo Udala 47 % Txingudi Zerbitzuak 53%
Aurreikusitako epea 7 MESES
Hasiera data 09-05-2016
Bukaera data 05-12-2016
Obraren egoera Bukatuta
Kokapena
   mapa ikusi
Deskribapena
Cipriano Larrañaga kaleko obretan kalearen berrurbanizatze osoa aurreikusten da eta, horren ondoren, oinezkoentzako lehentasuneko kale gisa geratuko da konfiguratuta. Horretarako, ezkerreko espaloia zabalduko da igoeraren noranzkoan lau metroko zabalera lortu arte eta ezkerreko espaloia gutxieneko 2 metroko zabalerara, alde horretan zamalanetarako eta zaborra gaika biltzeko edukiontzietarako gune erreserbatuak kokatzeko. Horren ondorioz, ilaran aparkatzeko tokiak kenduko dira; aparkatzeko plaza horiek errekuperatzeko, bertan bizi direnentzako erreserbatutako aparkatzeko plaza batzuk ezarriko ditu udalak.

 

Euskotren geltokiaren eta Jacobo Arbelaiz kalearen arteko tartea oinezkoentzakoa izango da eta ibilgailuak bakarrik sartu ahalko dira bertan dauden pasabideetan sartzeko, eta Ecogranic motako harlauzez egingo da zoladuraren azaleraren akabera. Hurrengo bi zatietan, oinezkoen espaloiaren eta errepidearen bereizketa zoladura aldatuz egingo da, baina espaloia eta errepidea berdinduta edo maila berean egongo dira. Espaloiak Ecogranic motako harlauzez egingo dira eta trafikorako bideak asfalto aglomeratuko akabera izango du.

 

Saneamenduko eta ur edangarriko hoditeria egoera txarrean dagoenez, aipatutako zerbitzuetako kanalizazio berriak egingo dira eta eraginpean dauden gainerako zerbitzuak berriro ezarriko dira. Dagoen saneamendu sarea unitarioa da; beraz, bereizte sare bat egingo da ur beltzetarako kolektore bat egingo da eta beste kolektore bat euri-uretarako, bi kolektoreetarako hartuneei dagokien berrezarpenarekin.

Aipatzekoa da ur beltzen sareko hobiek duten altura handia eta horren arrazoia da gune horretako etxebizitzetako isurketa oso sakonak jaso behar direla, eta hori dela eta eskora-oholtzak ezarriko dira sare berria gauzatzen den tokian.

 

Hornidura sarea gauzatzeko, 100eko eta 150eko diametroko galdaketa hodiez eratutako sare nagusi bat egikarituko da.

 

Argiteri berria gauzatuko da kanalizazio berri bat eginez eta 7 metroko alturako zutabeez, hiruzuloka antolatuta kale osoan zehar, argiteriako LED teknologia duten Milwide motako luminariekin.

Obraren egoera

 

 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52