NABEGAZIO LAGUNTZAK

Irungo Udal Euskara Arloaren programa zaharrenetakoa den SOLAS-JOLAS 2010eko edizioa bidearen erdia egin duela baliatuz, Euskara Ordezkariak, Fernando San Martinek aktibitatearen balorazioa egin nahi izan zuen Santiagotarrak elkartearen kaian egindako agerraldian.
Uztailaren 5ean martxan jarri eta abuztuaren 31n amaituko den programa honek hogeita hiru urte betetzen ditu aurten eta 2010eko edizioan 711 haurrek parte hartzen dute: 564 uztaileko txandan eta 147 abuztukoan, %30eko parte hartzea zinegotziaren esaneko (hamar ume irundarretatik hiruk parte hartzen du SOLAS-JOLASen)
Fernando San Martínek azaldu zuenez Irungo Udalak Euskara Arloaren bidez ematen duen zerbitzu hau fidela da hasierako helburuarekin, euskararen erabilera sustatzea aktibitate ludikoen bitartez, alegia; edo bestela esanda, umeek ondo pasatzea eta euskara ikasgeletatik kanpo bizitzea modu naturalean.
Helburu hori lortzeko programaren aurtengo edizioan parte hartzen dutenek eta parte hartuko dutenek eszenatoki ezberdinetan, eskualdean eta inguruetan, programatutako ekimenekin gozatzeko aukera dute. Gaurko, esate baterako, besteak beste, hondartzara txango bat, Bertizeko abentura parkean egonaldia eta Santiagotarraren eskutik piraguan paseotxo bat ematera joatea programatua zegoen.
Uztaileko txanda honen azken egunetan, gainera, besteren artean, mendira, Senperera eta Aquariumera txangoak egingo dira eta itsasontzi batean paseotxo bat emango dute haurrek. Bestalde, abuztuko txandarako programatutako aktibitateak ez dira makalak eta zirrarara handia sortzeko pentsatu dira: eskalada, padle-board edota Oiasso museoarekin batera antolatutako abentura bidaia dira esanguratsuenak.
Haurrek programatutakoarekin zoratzen ari dira eta horrela jarraituko dute, izan ere aktibitate guztiak bi programetan jaso baitira, uztailekoa piraten abenturen ingurukoa eta abuztukoa Aiako Harriko izaki mitologikoen inguruan.
San Martín pozik zegoen programaren martxarekin eta aktibitate asko eta ezberdinak antolatu direla adierazteaz gainera programan parte hartzen duten Irun Iruten elkarteko hezitzaileak goraipatu zituen egiten duten lan eskergatik esker ona adieraziz.