NABEGAZIO LAGUNTZAK

Irailaren 6tik 24ra bitartean izango dute zabalik José Antonio Loidi 2010 bekan parte hartu nahi dutenek euren lanak aurkezteko epea. Gogorarazi behar da beka horren xedea adopzioz eta bihotzez bidasoarra den José Antonio Loidi ospetsua omentzea dela. Urtero beka ematen zaien lanen bidez, haren ereduari jarraituz, ikerketa bultzatu eta lagundu nahi da hainbat alorretan. Bigarren helburua euskarazko zientzia-ikerketa handitzea da, José Antonio Loidik bultzatzen lagundu zuen hizkuntza baita euskara.
Ezaugarriak:
Ikerketa alorrak: antropologia, filologia, toponomia, literatura, osasun puplikoa, hidrologia eta botanika.
Proiektua, ikerkuntza-lana eta memoria euskaraz egin behar dira.
Bekaren iraupena: 12 hilabete.
Bekaren zenbatekoa: 9.000 euro.
Betekizunak:
Beka hau xede hori duten pertsonek edo horretarako sortutako taldeek eskatu ahalko dute.
Goi mailako titulazioa eta EGA ziurtagiria edo baliokidea.
Ikerlana originala eta argitaratu gabea izango da.
Eskabideak aurkezteko epea: 2010eko irailaren 6tik 24ra.
Argibide gehiago: www.irun.org/euskara
| Posta-helbidea: | IRUNGO UDALA-Euskara Arloa JOSE ANTONIO LOIDI Beka
San Juan Harria plaza, 120304 Irun (Gipuzkoa) |
| Posta elektronikoaren hel.: | |
| Faxa: | 943-505623 |
| Telefonoa: | 943-505272 |
| Web orria: | http://www.irun.org/euskara |