Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Obrak eta Mantenimendua

Udalak 4,3 milioiko balioa duten inbertsioak aurreikusten ditu hirian aurten

* Cristina Laborda Obretako ordezkariak prentsaurrekoa eman du Udalak aurreikusten dituen inbertsio nagusien berri emateko. 2021eko aurrekontuetan jasota daude.

«Pandemia dela eta, arloaren lehentasun batzuk birdefinitu behar izan genituen 2020an baina, udal-bulegoetarako eraikin berriaren kasuan izan ezik, inbertitzeko gaitasunari eutsi diogu aurten. Garrantzitsua da jarduera mantentzea, eta dagoeneko baditugun ekipamenduak hobetzea lehenetsiko du baina, jakina, alde batera utzi gabe auzoetan instalazio eta espazio berriak egiteko dugun konpromisoa eta, jakina, bide publikoa zaintzeaz eta mantentzeaz ahaztu gabe, irisgarritasuna eta mugikortasuna sustatuz», azaldu du Cristina Labordak.

Aurtengo inbertsio koadroaren aurrekontua 4.671.521 euro da guztira, eta 2022ko eta 2023ko hainbat urteko konpromisoak 11 milioi euroraino heltzen dira. Jarduketa nabarmenen artean daude honako hauek: inbertsioak auzoetan, 2 milioi euroko aurrekontuarekin; argiteria publikoa hobetzeko zuzkidura handi bat, Irun osoan LED teknologia hedatzeko lanetan aurrera egiteko; espaloiak hobetzeko, asfaltatze lanak eta arkitektura-oztopoak kentzeko kanpainak eta berrurbanizazio oso aipagarriak, hala nola Uztapide bertsolariaren plazan, Gabarrari plazan edo Santa Elena kalean.

Ekipamenduei dagokienez, inbertsioen zerrendan sartzen da CBAren 2. fasearen garapena (proiektua idazteko fasean dago oraindik). Aurten 100.000 euro bideratuko dira, baina 3,5 milioi arteko kreditu-konpromisoa du datozen bi ekitaldietarako. Kirolaren esparruan, nabarmentzekoa da Galen ondoko zelaiko belarra ordezteko lanak, 450.000 euroko aurrekontuarekin.

Aurrekontuetan sartzen da San Migeleko Emigrazioaren eraikina gaitzea. Erabilera sozial garrantzitsuak eskainiko ditu hala auzoari nola hiri guztiari begira, eta gaur egun kanpoko erreforma sakon bat egiten ari dira fatxadetan. Aurten 50.000 euro bideratuko dira, eta beste 1,3 milioi datorren urtean. Horrez gain, obren atal honetan aipatu behar da Gazteluzahar gazteluaren eta inguruaren balioa aitortzeko jarduketa (200.000 euro 2021ean eta 500.000 2022an).

Egunez egun
Lehen kolpean munta handikoak direla diruditen inbertsio horiez gain, badira beste proiektu batzuk, «txikiagoak baino garrantzi berekoak, hiri batek egunerokotasunean dituen beharrei erantzuteko baitira», eta horiei ere aurre egun behar zaie, Cristina Labordak esan duenez. Adinekoen zentroetako edo eskoletako proiektuez edo landa-bideen erreformez ari zen ordezkaria.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52