Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Ingurugiroa

Gure ingurune naturalaz gozatzeko irrikan

*

 

Lapurriturri irekita egon da Aste Santuan, ezarritako segurtasun-neurri guztiekin, eta azken urteotako bisita kopururik handiena jaso du

Udalak «Irun berdea»ri buruzko beste eskuorri berri bat atera du, hiriko ondare naturala sustatzen jarraitzeko

Eguraldi onari esker, pertsona ugari joan dira gure mendi eta naturaguneetan paseatzera Aste Santu honetan. Horietako asko eta asko Aiako Harriko naturagunera joan dira, Lapurriturriko jarduera-datuek erakusten dutenez. 200 pertsonatik gora pasatu dira egun hauetan  bertako informazio-puntutik, hau da, azken urteotako kopururik handiena.

Iazko Aste Santuan pandemia dela-eta itxita egon eta gero, aurten Erlaitzetik bertaratu diren bisitariek Lapurriturriko zerbitzua erabili ahal izan dute apirilaren 1etik 5era 10:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian, COVID-19ari aurre egiteko segurtasun- eta higiene-neurri guztiak beteta.

214 txangolari gerturatu dira, eta, beraz, data hauetan lortutako zifrarik altuena gainditu da (192 pertsona, 2019an). Lapurriturrin eskainitako informazioaren kontsultek ere inoizko markarik onena izan dute: 95 kontsulta, horietatik 37 gure hirikoak. Horiez gain, Donostiatik eta Gipuzkoako gainerako herrietatik etorritako bisitak erregistratu dira, bai eta bilbotar eta gasteiztarrenak ere.

«Bisitarien herenak irundarrak dira, eta horrek agerian uzten du gure hiriko biztanleen artean interesa dagoela gure ingurune naturalaren inguruan. Gure mendietara joatea, betiko ardurarekin ?are ardura handiagoarekin, garai hauetan?, plan ederra da, bai eta gurera datozen bisitari guztiei gure hiria aurkezteko aukeretako bat ere», adierazi du Borja Olazabal ordezkariak.

Berriz ere itxita dago orain Lapurriturri ekainaren 5era arte. Orduan irekiko uda-udazkenetako kanpainarako, eta zabalik mantenduko da urriaren 12ra arte. Ohiko jarduera guztiak egingo direla aurreikusten dugu.

Irun Berdea

Astea Santua aprobetxatuz, Irungo Udalak «Irun Berdea»ren eskuorri berri bat argitaratu du. Bertan, hainbat ibilbide proposatzen dira Bidasoa inguruan, eta ohar batzuk egiten dira Aiako Harriko naturaguneari, San Martzial mendiari eta ermitari edo Txingudiko padurei buruz. Triptiko honek Santiago zubiaren eta Behobiakoaren artean ibaiaren ondoan gure ondare naturalaren aberastasuna sustatzeko instalatutako informazio-panelen antza du. Ekimena «Disfruta Irun/Irun Gozatu» leloarekin hiria sustatzeko kanpainaren parte da.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52