Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hezkuntza eta Gazteria

Zabaldu egin da Asexora-T zerbitzua sexu-hezkuntza osasuntsua eta errespetuzkoa sustatzen jarraitzeko

*

Santi Jimenez Gazteriako ordezkariak Asexora-T zerbitzuaren berrikuntzak aurkeztu ditu Raquel Calvo Perezekin batera, honek zuzentzen baitu ekimena. Irundarra da, Gizarte Hezkuntzan diplomaduna, eta eskarmentu handia du nerabeekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko programetan.

Asexora-T Irungo gazteei zuzendutako sexu-aholkularitzako zerbitzua da, eta helburu nagusia du sexu- eta afektu-hezkuntza errespetuzkoa, gogoetatsua eta osasuntsua sustatzea, funtsezko osagaia baita udalerriko gazteen garapenerako. Proiektu honen bidez, harreman osasungarri eta errespetuzkoak sustatu nahi dira Irungo nerabeen eta gazteen artean, eta, horrez gain, emozioak kudeatzen ikastea ahalbidetu eta testuinguru bat sortu, sexuari buruz konfiantza osoz eta segurtasun osoz galdetu eta informazioa eskuratu dezaten.

Ordezkariak nabarmendu duenez, "Zerbitzu hau 25 urte arteko gazteei zabaldu zaie, sexualitateaz hitz egiteko gune bat izan dezaten, eta, gainera, garrantzitsua da guraso/tutoreei ere eskaintzea zerbitzua, gai horiei buruz seme-alabekin hitz egiteko orientazioa izan dezaten".

Orain arte, zerbitzua 12 eta 17 urte bitarteko gazteei eskaintzen zitzaien Martindozenea Gaztelekuan hileko azken ostegunetan. Zerbitzua jende gehiagorengana zabalduta heldu dira berrikuntzak:

  1. 18-25 urtekoak, hileko azken larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, Martindozenean.
    Bakarrik, bikotekidearekin edo kuadrillan joan daiteke. Gune honen bidez, aukera ematen zaie konfiantzazko ingurune profesional batean sexuaz hitz egiteko.
  2. Guraso/tutoreentzako kontsulta-zerbitzu berria. Gurasoek/tutoreek beren seme-alabekin sexualitateari buruz hitz egin behar izaten dute, eta hortik sortzen da aholkularitza, hain zuzen ere sexualitatean gaia egiazko sexu-ezagutzatik eta -informaziotik abiatuta lantzeko. Kontsultak asexorate@irun.org zerbitzuaren helbide elektronikoaren bidez egin ahal izango dira.
  3. Aholkatze-saio guztiak doakoak eta konfidentzialak dira.


Move Your Talent jarduera
Aldi berean, Gazteria arloak jakinarazi du epea zabalik dagoela "Move Your Talent: ausart zaitez zure talentua mugimenduan jartzen" jardunaldietan parte hartzeko. Programa ezberdin bat da, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako prestatua, eta bertan, lau profesionalek (garapen pertsonalekoak, giza baliabideetakoak, brandingekoak eta komunikaziokoak) elkarrekin lan egingo dute, bi jardunalditan, gazteek enplegagarritasuna hobetzen hasteko estrategia pertsonalaren oinarriak finka ditzaten.

Parte hartu nahi duenak martxoaren 26tik apirilaren 19ra bitartean eman dezake izena. Jarduera Palmera Monteron izango da, apirilaren 23an eta 24an, eta COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak hartuko dituzte. Online ere parte hartu ahal izango da.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52