Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

Irungo Udalak Artaleku laga du, txertaketa gune handi bat instalatzeko

 

 

Espazioa asteburu honetatik aurrera egongo da erabilgarri, eta kirol-pistaren goiko aldeko harmailen ingurua erabiliko da

 

Bidasoko ESIa arduratuko da txertoa jaso behar dutenekin harremanetan jartzeaz, eskuragarri dauden txerto dosien arabera

 

            Artaleku COVID-19aren kontrako txertaketa masiboaren guneetako bat izango da. Irungo Udalak jakinarazten du kiroldegia Osakidetzari laga diola, txertaketa-egutegiko beharren arabera erabil dezan.  Kirol-pistaren goiko aldea gaituko da txertaketetarako Artalekun, harmailetako azken ilaren ondoan.

 

«Txertategi» hori asteburu honetatik aurrera erabiliko Irun eta Hondarribiko herritarrei zerbitzua emateko, horiexek baitira Bidasoko ESIko udalerri bakarrak. ESIa bera arduratuko da txertoa jaso behar dutenekin harremanetan jartzeaz, eskuragarri dauden dosien arabera.

 

Hau ez da, ordea, Irungo Udalak pandemia honetan Osakidetzari laga dion udal-instalazio bakarra. Iazko gripearen aurkako txertaketa-kanpainarako, udalaren jabetzako lokalak bideratu ziren zeregin horretara Dunboa bizilagun-elkartean. Azken asteetan berriz ere laga da espazio hori, bai eta Elitxu-Lapize bizilagun-elkartearen lokalak ere, COVID-19aren kontrako txertaketarako.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52