Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Mujeres de Sepúlveda koadroa, Estoniara

* Irungo Udalak maileguz emango du Mujeres de Sepúlveda koadroa (1909), Ignacio Zuloaga pintore eibartarrarena (1870-1945), "Zuloaga. Espainiako espiritua" erakusketarako, zeina 2021eko apirilaren 9tik irailaren 5era bitartean Mikkel Museum Estoniako Arte Museoan egingo den, Tallinnen.

Koadro hori lehenago ere mailegatu da erakusketa baterako; azken aldiz, 2017an, Mapfre Fundazioak Madrilen egin zuen erakusketa baterako. Berriki, Granadako Arte Ederren Museoan ere egon zen ikusgai, Karlos V.aren jauregian, Alhambran, pintore gipuzkoarrari eta Manuel de Fallari buruzko erakusketa baten barruan.

Irungo herriari eskainia
Ignacio Zuloaga hiri paisaiaz interesatu zen, etxe pitzatu zaharrez, eraikin herrikoiez eta urteen eta historiaren poderioz higatutako harlanduzko fatxada nobleez. Hasiera batean, baina, paisaia hori bigarren mailan jarri zuen, koadroen atzealdean. Mujeres de Sepúlveda koadroan, figurek berek begiratzen diote Erdi Aroko herri bati, amildegiz eta muinoz osatutako paisaia lakar baten gainean pilatutako bide oker eta etxeei. Oihalaren ertz batean irakur daitekeenez, Zuloagak Irungo herriari eskaini zion koadroa.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52