Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Ingurugiroa

Zuhaitzak landatzeko aurtengo kanpainak ehun ale berri baino gechiago landatuko ditu

*

 

 

Lanak Irun osoan banatzen dira, berdeguneak eta parkeak osatzeko eta baita arrazoi batzuengatik (istripuak, aldi baterakoak, etab.) jada ez dauden zuhaitzen ordez beste batzuk jartzeko ere.

 

Udal-mintegia maiatzera begira dago, hilabete horretan hasiko baita udaberriko lorea landatzeko denboraldia

 

Monica Martinez Bide Publikoko ordezkariak zuhaitz- eta lorezaintza-zerbitzuak zer lan egiten duen azaldu du ostegun honetan. Urdanibia auzoa aukeratu dute; izan ere, egun hauetan, zuhaitz batzuk landatzen ari dira han, urteroko landaketa-kanpainaren barruan.

 


"Udaberriari begira, Bide Publikoaren arlotik, dagoeneko ari gara urte-sasoi honetan ohikoak diren lanak egiten.  Urte osoan gure parke eta lorategiak zaintzeaz eta mantentzeaz gain, hirigune osoan milioi bat m2-raino, oso garrantzitsua da maiatzean iritsiko diren zuhaitzak eta sasoiko loreak landatzea", nabarmendu du Monica Martinezek.

 

Guztira, 115 zuhaitz berri landatuko dituzte datozen asteetan.  Joan den astean hasi zen kanpaina udal-mintegiko lehenengo 67 alerekin, eta egun hauetan gainerakoa landatuko dute.  Lan horiek bi helburu dituzte: urte osoan hainbat arrazoirengatik (zuhaitz lehorrak, hilak, denboraleek kaltetuak, trafiko-istripuengatik, ?) zuhaizti lerrokatuetan falta direnak birjartzea, eta berdeguneetan edo parkeetan ale berriak landatzea.

 

Auzoka, hau da banaketa: Artía (38), San Migel-Pinudi (18), Erdialdea (17), Lapitze (11), Larreaundi (7), Pio XII (7), Urdanibia (6), Katea (5), Anaka-Puiana (4), Behobia (1), Belaskoenea (1), Xehetasun handiagoz, 115 ale horietatik, dauden hutsuneetan birjartzeaz gain, 14 ale landatuko dira Pinudi parkean; 4, Urdanibia Berriko jolas-parkeko berdegunean; 4, Gazteluzahar eta Zaisa III.aren arteko berdegunean; 15, Arenas Carrilloko parterrean, eta 3 Zurbaran kaleko 4 eta 14 zenbakien arteko berdegunean.

 

Aipatu behar da zuhaitz horietako batzuk landatu gabe zeudela aurreko denboralditik, ezin izan baitzen landaketa-kanpaina amaitu, Alarma-egoeraren ondorioz funtsezkoak ez diren jarduera guztiak bertan behera geratu zirelako. Zuhaitz-zerbitzutik gogorarazi dutenez, programazio hori unean-uneko inguruabarren mende dago, eta aurreikuspen hauek zertxobait aldatu ahal dira.

 

Hurrengo geltokia: sasoiko lorea

Bide Publikoko ordezkariak jakitera eman duenez, udal-mintegia prestatzen ari da sasoiko lorea landatzeko kanpaina hasteko, eta maiatzean hastea aurreikusi dute. Gaur egun, urrian egindako landaketan huts egin duten landareak birjartzen eta hirian ditugun lorezko zuhaixkak inausten eta garbitzen ari da zerbitzua.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52