NABEGAZIO LAGUNTZAK
Goardiako farmazia
Santi Jiménez Hezkuntza eta Gazteriako ordezkariak eta Irati Redondo arloko teknikariak aurkeztu dute prentsaurreko batean Haur eta Nerabeen I. Udal Plana. Udalbatzak ekimena onartu zuen aurreko ostiralean eta , horrela, fase berri bati hasiera eman zaio, hilabeteetan dokumentua lantzen ibili ondoren.
Santi Jiménezek programaren sorburua aipatu du aurrena. 2019ko azaroan jaio zen, "Irungo Udalean konpromiso bat hartu genuenean hiriko haur eta gazteekin. Gazteria Zerbitzuaren bidez, gure hiria Haurren Laguna dela aitortzeko aintzatespena lortzeko hautagaitza aurkeztu genuen. UNICEFek titulu hori ematen die giza eskubideak eta Haurren Eskubideen Konbentzioa sustatzen eta ezartzen dituzten udalerriei".
Hortxe hasi zen Irungo Udaleko Haur eta Nerabeen I. Planaren ibilbidea. Gazteria Arloaren hitzetan, honako hauek dira plana indarrean egongo den datozen lau urteotako helburuak: hiriko haur eta gazteen alorreko politiken etengabeko hobekuntza eta berrikuntza sustatzea eta haurrek eta nerabeek benetan parte hartzeko mekanismoak sortzea, epe luzera gazteenak udalaren jardueran txertatzeko estrategia batekin.
"Haurrek eta nerabeek parte hartzeko organo bat sortu zen Irungo ikastetxeetako ordezkariekin eta haurtxoko eta gaztelekuetan ibiltzen diren haur eta nerabeekin. Haurren eta nerabeen alorreko politikako departamentu arteko mahai bat ere sortu zen, udaleko zenbait arlotako ordezkariekin. Gainera, Irungo haur eta gazteen egoeraren diagnostikoa egin genuen eta, horri guztiari esker, gaur egun errealitate bat dena gauzatu ahal izan dugu: Irungo Haur eta Nerabeen I. Plana, hain zuzen", esan du ordezkariak.
Gizarte Ongizateko Batzordean onetsi zen aurrena, eta aurreko ostiralean osoko bilkurara eraman zen plana, onartzeko. Bertan, udaleko talde guztiek onetsi zuten aho batez. "Asko pozten gaitu horrek, eta eskerrak ematen dizkiegu taldeei. Izan ere, garrantzitsua da hiriarentzako horrelako proiektuek guztion babesa eta inplikazioa izatea", gaineratu du Jiménezek.
Planaren ezaugarriak
Planaren oinarria hainbat eragilek egindako diagnostikoa da: hezkuntza-komunitatea, udal-zerbitzuetako hezitzaileak, udal-arloetako teknikariak eta haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten hiriko elkarteak. Gainera, Irungo haur eta gazteen zuzeneko inplikazioa ere izan dugu. Datozen 4 urteetan udal-politika antolatzera bideratutako tresna bat izatea da asmoa, eta zenbait gai nabarmentzen ditu, hala nola haur eta gazteekin diharduten eragile guztien parte-hartzearen sistematizazioa, gaikuntza, koordinazioa eta elkarlaneko ikaskuntza.
Jarduteko sei ardatz definitu dira:
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52