Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2021 Apirilak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Obrak eta Mantenimendua

Amaitu dira Zuberoa kalea berrurbanizatzeko lanak; Mendibiletik desbideratzea

*

Cristina Laborda Obretako ordezkaria Zabaltza plazako bidea eta Zuberoa kalearen zatirik hurbilena urbanizatzeko lanetan izan da astearte honetan. Proiektu hori 2020ko azaroaren hasieran jarri zen martxan, eta, gaur egun, amaituta dago Zuberoa kalea berrantolatzeko lanen lehenengo fasea.

Lanak Zuberoa kaleko behealdean egin dira (Policarpo Balzola kalearekiko bidegurutzeraino). Eskuinaldean, beheranzko noranzkoan, aparkatzeko banda kendu da, askatutako espazioa birbanatu da eta espaloi zabalagoak sortu dira galtzadaren bi aldeetan. Gaur egungo konfigurazioa ibilgailuentzako noranzko bakarreko errei bat da, eta ezkerreko aurrealdean, beheranzko noranzkoan, lineako aparkatze-banda bat.

Bestalde, berrurbanizatzeko lanekin koordinatuta, zerbitzu-azpiegiturak (saneamendua, hornidura, udal-komunikazioak eta argiteria) asko berritu dira, eta lehendik dauden sareak antolamendu berrira egokitu dira. Gaur egun, erremateen azken fase bat egiten ari dira, eraginpeko eremuaren seinaleztapen- eta garbiketa-lanak eginez, eta datozen egunetan amaitzea aurreikusten da.

"Oinezkoentzat gero eta toki gehiago sortzen ari dira hiriak. Horren adibide dira lan horiek; izan ere, Zabaltza inguruan bukatu ondoren, zintarriak kendu eta plataforma bakarra sortuko dugu, plaza eraikinen fatxadaraino handitzeko. Zirkulazioa egongo den arren, antolamendu berriak bidea desagerrarazten du, orain ezagutzen dugun bezala, eta oinezkoei protagonismo handiagoa ematen die, eta lehentasuna ere bai oinez doazenei. Irtenbide jasangarria, erdigunean bertan ingurune atseginago bat sortzeko", nabarmendu du Cristina Labordak.

Plaza zabaltzea
Aste honetatik aurrera, Zabaltza plazara eramango dira lanak. Antolamendu berriak bidea kotan igotzea aurreikusten du, egungo espaloien altueran kokatzeko, plataforma bakar bat sortuz. Gainera, 5 eta 7 zenbakiko atarien arteko tartean, aparkatzeko zerrendak kendu dira kalearen bi aldeetan, eta zabaldutako tokia alboko espaloiak handitzeko erabiliko da.

Bestalde, 3 eta 4 zenbakiko etxebizitza-blokeen aurreko zatian, aparkatzeko gune bana egingo da bidearen bi aldeetan. Higiezinetatik gertuen dagoena zama-lanetarako izango da, eta bestaldean, mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko eta motorrak aparkatzeko.

Lan horiek guztiak, bai Zuberoa kalekoak bai Zabaltza plazakoak, egiteko epea 6 hilabetekoa da, eta 332.073,53 euroko aurrekontua izango du, eta Otegui Gaztañaga SL da enpresa esleipenduna.

Mendibiletik desbideratzea
Zabaltzako bide-zatia, obraren bigarren fasean desgaituta geratuko dena, Zuberoa eta Juan Albisu kaleen artekoa izango da. Zirkulazioak Argentinar Errepublika kalerantz jarraituko duela bermatzeko, asteazkenetik aurrera (martxoak 3), hilabete eta erdiko behin-behineko desbideratze bat egingo da Zuberoa - Vicente Lafitte eta Juan Albisu kaleetatik.

Horretarako, behin-behinean aldatu egingo da Zuberoa kalearen zirkulazioaren noranzkoa Zabaltza eta Vicente Lafitte artean, eta igotzeko bakarrik izango da. Kale horretatik, eskuinera biratu ahal izango da Vicente Lafitte kalean, eta hortik, ondoren, aukera hauek egongo dira:

  • Eskuinera biratu ahal izango da, Juan Albisu jaitsi (tarte horretan norabidea aldatuko du) eta Argentinar Errepublikara sartzeko. Horrek Gudari kaleari ere eragingo dio, izan ere, debekatu egingo da Juan Albisurekiko bidegurutzean eskuinera biratzea, eta ezkerrera biratu beharko da.
  • Ezkerrera biratu ahal izango da, Juan Albisu igo eta kalearen amaieran dagoen biribilgunera iristeko Gudari eta Policarpo Balzola kaleen elkargunean.

Gaur egun Zabaltzan dauden edukiontziak Zuberoa kalera eramango dira behin-behinean.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52