Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2021 Martxoak 5 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

Ingurune irekiko heziketa: nerabeekin haien hizkuntzan lan egitea

*

Gizarte Ongizateko ordezkari David Nuño Deskarga kaleko udal lokalean izan da gaur, Irungo Ingurune Irekiko Heziketa Programaren egoitzan, programaren arduradunekin batera. "11 eta 17 urte bitarteko nerabeei arreta emateko eta berauekin lan egiteko zerbitzu komunitario bat da Ingurune Irekiko Heziketa Programa, adin horretako nerabeen behar sozioedukatiboei haien testuinguruan bertan erantzutea duena helburu. Lan egiteko, harreman edukatiboak sortzen dira nerabeekin, banaka zein taldeka, haien ingurunean eta haien eguneroko bizitzan bertan betiere", azaldu du Nuñok.

Gizarte Ongizateko Arloak sortu zuen programa, duela 22 urte. "Gazteak dauden tokian egotea da programaren bereizgarria, gazteen lurraldeetan egotea, eta entzumen aktibotik abiatuta erantzun edukatiboak ematea du helburu". Lehenik, bi zona edo auzotan jarri zen abian programa, eta, gero, azken urteetan, zabaltzen joan da, ia hiri osoraino, hiru zonatan banatuta: Mendebaldea (Anaka, San Migel, Antzaran, Pinudi, Urdanibia eta Katea), Erdialdea (Erdialdea, Belaskoenea, Elitxu-Lapitze, Larreaundi eta Olaberria) eta Ekialdea (Arbes, Artia, Behobia, Dunboa, Alde Zaharra, Santiago, Beraun, Meaka eta Ibarla). Horrela banatzen da Kabia Elkarteko gizarte hezitzaileen lantaldea gazteekin lan egiteko, haien inguruko baliabide eta zerbitzuekin koordinatuta.

Azken batean, gazteekin "haien hizkuntzan" lan egitea da kontua:

  • Hezitzaileen eta nerabeen artean harreman hurbila izatea, zuzenekoa, harreman edukatibo batean oinarrituz
  • Gazteen ingurunean bertan kokatzea, hori baita gazteen prozesu pertsonalen eta talde prozesuen erreferentziazko esparru naturala 
  • Hezitzaileak erreferente heldu izateko prest egotea
  • Entzumen aktiboa baliatzea
  • Nerabe bakoitza onartzea

Bi helburu orokor ditu programak: batetik, zailtasun gehien dituzten nerabeak testuinguru eta baliabide normalizatuetan integratu ahal izatea, hezitzaileen eskaintzatik abiatuz gaitasun, ezaupide, jarrera eta interesak garatuta; eta, bestetik, komunitatearen baliabideak nerabeen beharretara egokitzea.

Ordezkariak bertatik bertara ikusi nahi izan du hezitzaileen lana, eta hezitzaileek azaldu diote programak oso premisa eta helburu espezifikoak dituela:

  • Nerabeei entzutea eta beren eskaera eta/edo beharrak adierazten laguntzea
  • Nerabeei beren garapen pertsonalean laguntzea, heltze prozesuari bide ematen dioten gaitasunak sustatuta
  • Erreferentzia eta heziketa eredu gisa balio izatea, prozesu horretan laguntzeko
  • Nerabeak beren ingurunean moldatzeko gaitasuna sustatzea
  • Nerabeek abilezia eta baliabide pertsonalak sortzea beren familia eta eskola esparruei dagokienez
  • Baliabide eta zerbitzu komunitarioak eta nerabeak elkarrengana hurbiltzea
  • Taldea maila pertsonalean zein talde mailan heltzeko esparru gisa aktibatzea
  • Nerabe taldeei bizipen positiboei bide ematen dieten alternatibak proposatzea edo eskuratzea
  • Taldeek lehendik existitzen diren baliabide eta zerbitzuetan parte har dezaten bultzatzea
  • Nerabe taldeek beren astialdia kudea dezaten bultzatzea

Jardueren oinarria kaleko harreman ona da, nerabeentzako banakako informazioa eta orientabidea eta taldearekiko harremana sustatzen baititu. Gainera, baliabide eta zerbitzuen (ikastetxeen, ludoteken eta Gaztelekuaren) artean koordinazio ona izateko ahalegina egiten da. Kontuan izan behar dira familiarteko harremanak eta prestakuntza jarduerak, eta jolasetan, tailerretan, kirol jardueretan eta eguneko irtenaldietan parte har dadin bultzatu.

David Nuñok ziurtatu duenez, "programa hau aurrera eramateko, ezinbestekoa da erantzunkidetasun edukatiboan oinarrituz komunitateko eragile guztiak elkarlanean aritzea. Ildo horretatik, nerabeekin eta, oro har, komunitatearen garapenarekin zerikusia duten baliabide eta zerbitzu guztiek parte hartzen dute programan".

Ordezkariak, zehazki, Gazteria Arloak eta gazteengandik oso hurbil dauden baliabideek egiten duten lana aipatu du, hala nola Gaztelekuak egiten duena. Gazteriako ordezkari Santi Jiménezek azaldu duenez, "ingurune irekian lan egiten duten profesionalen eta Gaztelekuko arduradunen arteko koordinazioa eta harremana erabatekoak dira. Funtsean, hiru ildo egonkorretan lan egiten dute: batetik, Gaztelekuak arazo bereziak izan ditzaketen gazteak detektatzeko lan egiten du; bestetik, alderantziz, ingurune irekian lan egiten dutenek nerabeei Martindozeneko eskaintza ezagutarazteko bisitak egiten dituzte; eta, azkenik, bi zerbitzuek batera Lapitzeko jaietan parte hartzeko baterako jarduerak antolatzen dituzte".

Hain zuzen ere, Irungo Haur eta Nerabeentzako I. Planaren adarretako bat da nerabeekin behar sozioedukatiboetatik abiatuta lan egitea -otsaileko osoko bilkuran onartzeko aurkeztuko da Plana-.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52