Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2021 Martxoak 5 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

21. Edizioaren deialdia ireki du FICABek

*

 

 

FICAB-Bidasoko Nazioarteko XXI. Arkeologia Zinemaldia azaroaren 15etik 20ra egingo da

 

Irungo Udaleko Kultura arloak, Oiasso Museoaren bitartez, jakinarazi du onetsi direla Bidasoko Nazioarteko XXI. Arkeologia Zinemaldiaren oinarriak.  Azaroaren 15etik 20ra Irunen egingo den edizio honetan, lehiaketaren proiekzioak online emateko aukera ere eskaintzen da.

 

Filmak jasotzeko deialdia dagoeneko zabalik dagoela iragarri du FICABek.  Genero orotariko dokumentu zinematografikoek parte hartu ahal izango dute zinemaldian (dokumentala, erreportajea, ikerketa, ...), edozein nazionalitateko edozein pertsonak edo erakunde publiko edo pribatuk sortuak, baldin eta horien edukia arkeologiaren eta haren tekniken, etnoarkeologiaren, ondare arkeologikoaren eta kontserbazioaren ingurukoa bada.

 

Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta ekainaren 30ean amaituko da. Ondoren, dokumentalak hautatzeko prozesua egingo da.  Lehiaketaren oinarriak esteka honetan kontsulta daitezke:  https://www.ficab.org/ficab/down/servicios/Bases_Conditions.pdf

 

Filmen izen-ematea online egin daiteke, izena emateko orria eta filma ficab.oiasso@irun.org helbidera bidalita.  Halaber, filmek izena eman dezakete, online festhome plataformaren bidez, esteka honetan:  (https://filmmakers.festhome.com/f/1213).

 

Edozein informazio nahi izanez gero, jarri harremanetan Oiasso Museoarekin (Eskoleta 1 - 20302 Irun. Gipuzkoa), ficab.oiasso@irun.org helbidean edo 943 639 353 telefonoan.  

 

Sari hauek banatuko dira XXI. edizio honetan:

 

-Zinemaldiko Sari Nagusia: 2.000 euroko saria.

-Publikoaren Sari Berezia: 1.000 euroko saria.

-Orona Fundazioaren Saria hezkuntza-sailari: 750 euro.

-Arkeolan Saria dibulgazio zientifikoari: Diru-kopururik gabea.

 

 Sail ofizialeko epaimahaia ikus-entzunezkoen eta arkeologiaren munduan prestigioa duten bost profesionalek osatuko dute, eta haien epaia sariak banatzeko ekitaldian jakinaraziko da. Ekitaldi horrek emango dio amaiera zinemaldiari.

 

Hezkuntza-sailaren atalean, finkatu egin da ekimenaren laguntzaile den Orona Fundazioaren saria, 750 euroko zuzkidurarekin.  Zinemaldiko eta Orona Fundazioko kideek osatuko dute lan pedagogikoari saria emateko epaimahaia, eta Zinemaldiaren amaiera-ekitaldian banatuko da.

 

Arkeolan Fundazioak emango duen saria ere Fundazioko kide adituek baloratuko dute.  Eta Publikoaren Sari Berezia, berriz, zinemaldian parte hartuko duten film bakoitzaren proiekzioaren ondoren ikusleek hautestontzien bidez emango dituzten botoen arabera emango da.

 

Ilusio handiz hasi dira FICABaren edizio berria antolatzen, helburutzat hartuta kalitatean eta ikusle-kopuruan hazten jarraitzea, bai zinema-aretoetan, bai online formatuan.

 

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52