Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Urtarrilak 24 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Obrak eta Mantenimendua

Santa Elena eta Ermita karriken eta San Juan inguruaren geroa taxutzen

*

 

 

Irungo Udalak eremu horietarako hiru urbanizazio proiektu idazteko enkargatu du.

 

Jarduketa guztien irizpide orokorra oinezkoen mugikortasuna hobetzea izango da, baita hornikuntza eta argiztapen sareak berritzea ere.

 

Obra Arloak hirian San Juan eta Urdanibia plazen inguruan dauden zenbait kale berrurbanizatzeko proiektuak idazteko lanen kontratazioa esleitu berri du.

 

"Duela urte asko konfiguratu ziren, eta, berez, batzuk historikoak dira Irunen, baina gaur egun badituzte ibilerraztasun arazo batzuk, ahal dugun neurrian oinezkoen mugikortasuna sustatuta eta ingurune atseginagoak sortuta konpondu nahi ditugunak. Aldi berean, jarduketa hauei esker, azken urteetan hobetzen joan diren eremu batzuk berritzen jarraituko dugu, hala nola San Juan eta Alde Zaharra", azaldu du Obretako ordezkari Cristina Labordak.

 

Jarduketa osoa hiru bloketan banatuko da: batetik, Ermita karrika osoa, Ama Xantalen ermitatik Arbesko Errota kalearekiko elkarguneraino; bestetik, Santa Elena karrika; eta, azkenik, San Juan inguruan, handiena, Foruen karrikan eta Jenaro Etxeandia plazan barrena Legia karrikatik Berrotaran karrikaraino (Pikoketa karrikarekiko bidegurutzeraino) daraman korridore osoa. Bloke edo kale multzo bakoitzak bere proiektua du, eta hirurak idazteko epea bost hilabete ingurukoa da. Enpresa esleipenduna Girder Ingenieros SLP da, eta aurrekontua, 49.247 ¤.

Oinezkoen mugikortasun handiagoa

Funtsean, kaleen irudia berritzea eta, aldi berean, ibilerraztasuna hobetzea da jarduketen helburua, eta, horretarako, espaloiak egokitzea eta zolagaina aldatzea, inguruko urbanizazioarekin integratzeko moduan. Era berean, beharren eta alternatiben azterketak idatziko dira, oinezko zein ibilgailuentzako eremuak edo oinezkoek lehentasuna dutenak egokituta proiektuetan sakontzeko aukera aztertzeko.

 

Bestalde, beste berrurbanizazio lan batzuen esparruan egin ohi denez, hornikuntza sareak berritzea eta argiztapen sare berria jartzea planteatu da, jasangarritasuna sustatzeko eta energia aurrezteko irizpideei jarraituz, baita aipatutako kaleetan dauden gainontzeko azpiegiturak aztertzea ere, haiek mantentzeari edo berritzeari begira eta, honela badagokio, haiek zabaltzeari begira.

 

Garrantzi handiko beste proiektu batzuen esparruan bezala, herritarren parte hartzea protagonista izango da: proiektuak idazteko lanek aurrera egin ahala jarduketak herritarrei ezagutaraztea da asmoa, haien ekarpenak biltzeko.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52