NABEGAZIO LAGUNTZAK
Goardiako farmazia
Irungo alkate José Antonio Santanok udal taldeei jakinarazi dienez, ezohiko osoko bilkura batera deituko da otsailaren 5erako, berriki aurkeztutako gobernu programa eztabaidatzeko. Orduan, ostiralarekin, hiriaren egoera eta Irunek aurrez aurre dituen erronka eta proiektuak aztertuko dira, Irungo Sozialistek eta Elkarrekin Podemos taldeak adostutako gobernu programaren dokumentua hartuz oinarritzat.
Gobernukideek garapen jasangarrirako helburuekin lotuta sinatu berri duten tokiko programa izango du ardatz eztabaidak, udal gobernuak datozen urteetarako finkatu duen bide orriaren oinarria baita. Hain zuzen ere, NBEk 2015ean garapen jasangarria helburu onartu zituen hamazazpi konpromisoetatik sortutako hiru multzo nagusik egituratzen dute programa. Honako hauek dira udal ekintza ildoen ardatzak:
Atal horietako bakoitzaren barruan badira gobernuak aurrera atera nahi dituen proiektu eta proposamenak. Bada, eztabaidan, alkateak zein gobernua osatzen duten taldeetako bozeramaileek dokumentua eta berau osatzen duten neurriak defendatuko dituzte, dokumentua gainontzeko udal taldeen ekarpenekin aberasteko prest, joan den abenduan helarazi baitzieten.
Datozen egunetan zehaztuko da zer prozedurari jarraituko zaion bilkuran: hitz egiteko txanden iraupena, txanden banaketa, etab.
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52