Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Urtarrilak 24 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Ostiral honetan, Marrazki eta Pintura Akademiak Louise Bourgeoisen obraren inguruko jarduera bat eskainiko du

*

Kultura Arloak jakinarazi duenez, Marrazki eta Pintura Akademiak Louise Bourgeois (1911-2010) artistaren obraren inguruko jarduera bat programatu du: datorren ostiralean izango da, hilak 15, 19:00etan, Begiradak-Miradas programaren barruan. Hain zuzen ere, programaren barruko saio bakoitzerako aukeratzen diren artelanak ikuspegi berri batetik ezagutarazteko eta "irakurtzen" irakasteko hitzaldi irekiek osatzen dute Begiradak-Miradas programa, eta interesa duen orok parte har dezake bertan.

Ostiral honetan, esan bezala, Louise Bourgeoisen ingurukoa izango da jarduera. Estatubatuar herritartasuna hartu zuen frantses artista eta eskultorea, armiarmen eskulturengatik bihurtu zen ezagun, eta XX. mendeko artista nagusietako bat izan zen. Bere obrak gizaki guztiengana hedatzen diren kontakizun pertsonalak dira, egilearen sentimendurik sakonenak lotsagabeki erakusten dituztenak eta, horrela, ikusleen sakonera iristen direnak.

Dagozkion higiene eta segurtasun neurri guztiak hartuko dira jarduera aurrera eramateko, eta, besteak beste, edukiera hamahiru parte hartzailekoa izango da gehienez, eta jendea iritsi ahala beteko da. Ateak 18:30ean zabalduko dira, Akademiak Fabiola Erregina kaleko 28 zenbakian dituen instalazioetan, Anakan.

Ikasturte berria
Bestalde, Kultura Arloak jakinarazi duenez, hasi da Marrazki eta Pintura Akademian matrikulatzeko epea. Ohikoa denez, 695752994 edo 606220417 telefono zenbakietara deituta edo pinturamargoa@irun.org helbide elektronikora mezu bat bidalita eman daiteke izena, eta honako hau da prezioa, zeina behingoan ordaindu behar den:

  • Astean bi orduko ikastaro arrunta: 212,40¤ helduentzat eta 181,90¤ 18 urtetik beherakoentzat
  • Astean lau orduko ikastaro arrunta: 363,40¤ helduentzat eta 315,30¤ 18 urtetik beherakoentzat

Era berean, hasia da Zeramika Tailerrean izena emateko epea ere. Tailerraren instalazioetan bertan eman daiteke izena, Pikoketa karrikako 9 zenbakiko etxabean, 617479021 telefono zenbakira deituta, edo cultura@irun.org helbide elektronikora idatzita. Ikastaroak astean bi egunetan emango dira, bi orduz egunean, eta honako hauek izango dira prezioak:

  • 334,50¤ helduentzat
  • 284,30¤, 18 urtetik beherakoentzat

Instalazio batzuetan zein besteetan, unean-unean indarrean dauden segurtasun baldintza eta neurri guztiak beteko dira jarduerak aurrera eramateko, eta, besteak beste, pertsona arteko distantzia gorde beharko da, erabilera pertsonaleko materiala baliatuko da, eskuak garbitu beharko dira, eta maskara jantzi beharko da.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52