Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Urtarrilak 24 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Obrak eta Mantenimendua

CBA handitzeko lanen bigarren fasea

Abian da Carlos Blanco Aguinaga kultur zentro eta liburutegia handitzeko prozesua: 2020ko azken bilkuran, kultur instalazioaren bigarren faseko erabilerak zehaztuko dituen proiektua idazteko lanak esleitzea onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak.

"Hirirako ekipamenduaren barruan egitekoak garen obra nagusietako bat da, eta funtsezko une batean gaude dagoeneko: proiektua idazteko unean", adierazi du Obretako ordezkari Cristina Labordak. "Hiri erdi-erdian horrelako eremu handia egokituta, San Juan plazaren berrurbanizazioa akabatzen segituko dugu; kasu honetan, kulturarako eta gazteentzako erabilerak sortuta".

Gogoan izan beharra dago 2019ko urrian kreditu aldaketa bat onartu zenean Elkarrekin Podemos taldeak CBAren bigarren fasea aurrera eramateko aurkeztutako zuzenketa bat onartu zela. Bada, zuzenketa horrek 2019tik 2022ra bitartean guztira 2.520.000 euroko gastua egitea proposatzen zuen, eta 2020ko aurrekontuaren barruan 500.000 euro jartzea.

Arte eszenikoetarako aretoa
Oro har, Udal taldeak eta kultur elkarteak ordezkatuta dauden Aholku Batzordean adostutakoa oinarri hartuta, proiektuak zehaztu beharreko jarduketaren helburua egungo liburutegi eta kultur zentroko kultur instalazioa handitzea eta sendotzea izango da. Zehazki, San Juan plazako lurpeko lehen solairuan egungo CBAtik sartuta erabilgarri dagoen lekuan gauzatuko da proiektua, eta aurreikusten diren erabilerek hirian kultur gaietarako balia daitekeen ekipamendua handitzea izango dute helburu, ekipamendu moderno eta ibilerrazak eta erabilera anitzeko aretoak sortuta.

CBAren bigarren fasearen alderdi interesgarrien artean, aipatzekoa da arte eszenikoetarako (formatu ertaineko kontzertuen eta bestelako ikuskizunen antolaketarako) areto bat sortzeko aukera. Sorkuntza, berrikuntza eta arte garaikideari eskainitako espazioak aurreikusten dira. Guztira, 2.200 m2 inguruko azalera erabiliko da bigarren fasean.

Proiektua idazteko lanak Arcaya Arquitectos eta Erro Amaro Técnicos de Arquitectura e Ingeniería SLP enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zaizkio, 160.654,99 euroan BEZa barne.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52