Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Irailak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Jakinarazi dute aurtengo Adour-Bidasoa pintura sariketako palmaresa

*

Kultura Arloak Adour-Bidasoa 2020 Pintura Sariketaren 2020ko edizioko irabazleak jakinarazi ditu: XXIX. edizioko irabazlea Jean Claude Julliette "Julliet June" lapurtar artista izan da, Glamping izeneko obrari esker.

Aurten, 60 lan aurkeztu dira guztira, aurreko azken edizioetan baino gehiago, eta irailaren 18ko 19:00etatik urriaren 11ra bitartean, obra aukeratuen erakusketa bat jarriko da.

Epaimahaiak deliberatu, eta honako hau da edizio honetako ohorezko koadroa:

LEHENENGO SARIA (2.500 euro eta plaka): 45 zenbakiko obra, Glamping taula gaineko olio pintura, 97x130cm-koa (egilea: Jean Claude Julliette "Julliet June", Donibane Lohizunekoa). Udal pintura ondarearen barruan sartuko da.

EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA (500 euro eta plaka): 18 zenbakiko obra, Morphosis pintura akrilikoa, 146x146cm-koa (egilea: Aitor Etxeberria Egiguren, Mendarokoa).

ARTISTA GAZTEENTZAKO SARIA (500 euro eta plaka): 51 zenbakiko obra, Imaginación trabajando pintura akrilikoa, 107x80cm-koa (egilea: Carlos Gorospe Jiménez, Donostiakoa).

Zazpi obra hauek lortu dute FINALISTA DIPLOMA:

  • 4 zenbakiko obra, Mugak oihal gaineko olio pintura, 90x90cm-koa (egilea: Maider Alonso Villagrán, Irungoa)
  • 6 zenbakiko obra, Envío Exprex oihal gaineko olio pintura, 81x81cm-koa (egilea: Karmina Uriz Zelai, Olaitzekoa)
  • 30 zenbakiko obra, Ferrocarril de vía estrecha liho gaineko olio pintura, 150x100cm-koa (egilea: Jesus Mari Sáenz de Vicuña Ochoa, Gasteizkoa)
  • 32 zenbakiko obra, Women mihise gaineko pintura mistoa, 120x90cm-koa (egilea: José Luis Ezeiza Zabala, Irungoa)
  • 35 zenbakiko obra, A un metro de ti, contigo kartoi gaineko pintura akrilikoa eta olio argizaria, 150x120cm-koa (egilea: Ainara Oskoz Bergareche, Hondarribikoa)
  • 48 zenbakiko obra, Platanera olio pintura eta pintura akrilikoa, 150x100cm-koa (egilea: María Teresa Durá Sepulcre, Elxekoa)
  • 49 zenbakiko obra, Abandonado akuarela pintura, 106x106cm-koa (egilea: Juan Carlos Aresti, Donostiakoa)

Erantsitako irudian, epaimahaia: Helena Elbusto, Javier Sagarzazu, Mari Jose Aranzasti eta Xabier Arribas.

Kultura ordezkari Juncal Eizaguirrek parte hartzearen hazkundea nabarmendu du, 60 obra aurkeztu baitira, "azkenaldiko kopururik handienetako bat". Era berean, irabazleak zoriondu ditu, "zeinen artean gure geografia osoko ordezkaritza ederra dugun, etxeko artistak barne. Sariketa oso berezia da guretzat, artea zabaltzen eta sustatzen jarraitzeko erakustoki bikain bat, ibilbide eta prestigio apartekoa, gure mugez harago ere oso erakargarria".

Aurten, COVID-19aren pandemiak eragindako egoera dela-eta, edukiera murrizketak direla medio, irabazleek bakarrik parte hartu ahalko dute sariak banatzeko ekitaldian. Erakusketan ere edukiera kontrolatuko da, maskara erabili beharko da nahitaez, segurtasun distantzia gorde beharko da, eta gel hidroalkoholikoa utziko da bisitarien esku.

Ildo beretik, irabazleen triptikoa ez da argitaratuko; aitzitik, formatu digitalean prestatuko da, irun.org webgunearen bidez edo Amaia KZn bertan erakusketa ikusterakoan QR kode baten bidez deskargatzeko.

Erakusketaren ordutegia Amaia KZko betikoa izango da: asteartetik larunbatera, bitartean, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era -astelehenetan, itxita-.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52