Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Irailak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Obrak eta Mantenimendua

Pinudin irisgarritasun gehiago oinezkoentzat

* Obra arloak jakinarazi du asteartetik aurrera, irailak 14, hasiko direla arkitektura-oztopoak kentzeko kanpaina berriko lanak. Oinezkoen pasabideak hobetzeko jarduketak dira, haiek egokituz eta pasabide berriak sortuz. Oraingoan, Pinudi eta Bera kaleetan jardungo da.

Cristina Laborda ordezkariak azaldu duenez, "pixkanaka egokitzen ari gara espaloi-beheratzeak eta oinezkoen pasabideak, irisgarritasun-planean oinarrituta. Ohiz berritzen ditugun kanpainak dira, askotan auzokoek hala eskatuta, eta horrela hiri osoan ibiltzeko aukera dugu, eta hala antzematen dugunean, irisgarritasuna hobetu dezakegu. Ez dira oso obra ikusgarriak, baina balio handia dute, oinez ibiltzea errazten eta arazoak saiatzen baitituzte, batez ere mugitzeko gaitasuna murriztuagoa eduki dezaketenengan pentsatuta".

Obra arlotik adierazten denez, hiriko oinezkoen pasabide gehienetan espaloia beheratuta dago, baina, hala ere, eta haietako gehienak indarrean dagoen araudiaren aurretik egin zirenez gero, ertzak oraindik ere altu samar dituzte, eta horrek zailtasunak sortzen ditu oinezkoen ibilian.

Horrela, 47.795 euroko aurrekontuarekin, astelehenean hasiko dira lehenengo mugimenduak Pinudi auzoan, zehazki, Pinudi eta Bera kaleetan. Batik bat espaloiak beheratuko dira, baina oinezkoentzako pasabide berriren bat ere egingo da, dauden pasabideen artean dauden tarteak murrizte aldera.

Construcciones Lefesa SL enpresak egingo ditu lan horiek guztiak.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52