Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Abuztuak 4 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Argazkiak protagonistak Menchu Gal aretoan

afi

Menchu Gal aretoan erakusketa berri bat inauguratuko da eta kasu honetan argazkiak jarriko dira ikusgai. AFI (Irungo Argazki Elkartea) elkarteak antolatzen duen Irungo Argazki Lehiaketa Herrikoiaren azkeneko edizioan parte hartu duten argazkietako batzuekin osatutako erakusketa eskainiko da oraingoan. Lehiaketa hori San Pedro eta San Martzial jaietako programaren baitan antolatzen da.

 

Edizio honetan lehiaketaren oinarriak egoera berezira egokitu ziren, eta argazkiak, erakusketarako paperean erreproduzitu diren arren, modu digitalean aurkeztu ziren.

 

Menchu Gal aretoak 48 argazkien selekzio bat erakutsiko du, 26 Irun sekziokoak izango dira eta 22 sekzio askekoak. Guztira 113 lan aurkeztu dira lehiaketara, 54 Irun gaia oinarri dutenak eta 59 gai askekoak. Argazkiak 42 egilerenak dira.

 

Epaimahai misto bat izan da lan irabazleak hautatzeko ardura izan duena. Horrela, alde batetik publikoak online botoa eman ahal izan du lehiaketara aurkeztutako lanen argazki galeriatik aukera eginda (1.027 boto) eta bestetik, Estitxu Ortolaiz, Floren Portu eta Fernando Vergara argazkilariek osatutako epaimahai teknikoak baloratu ditu aurkeztutako lanak.


Hilaren 30ean egingo da Menchu Gal aretoan bertan edizio honetako sari banaketa irabazleen artean.

Irabazleak

Edizio honetako irabazleak hauek izan dira: Miguel Becerra irundarra, Irun gaian, eta Gorka Elarre pasaitarra, gai askean.  Beste saridunak hauek izan dira: Irun gaian Iñigo Alzugaray eta Virginia Morán, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren; bestalde, gai askeko sarituak Karina Aguirre (bigarren) eta Yolanda Dominguez (hirugarren) izan dira, laurak Irungo bizilagunak.

Sarituek garaikurrak eta opariak jasoko dituzte. Irungo merkataritza txikian kontsumitzeko erosketa baleak jasoko dituzte opari.

Uztailaren 30etik abuztuaren 16ra arte, asteartetik larunbatera, bisitatu ahal izango da erakusketa, 18:00etatik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.

Gogoratu behar da, egungo egoera kontuan hartuta, Menchu Gal aretoak edukiera murriztuta izango duela eta bisita egiteko higiene eta segurtasun neurriak bete beharko direla, alegia, maskara erabili beharko da, eskuak gel hidroalkoholikoaz garbitu eta segurtasun distantzia mantendu.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52