Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Abuztuak 6 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Sustapen Ekonomikoa

Irun aurrera bonoak abian

Covid-19ari aurre egiteko Talka Plana abian da hiriaren garapenean eta ekintza berri hau martxan da. Irun Aurrera ekimeneko bonoak bertako merkataritzari laguntzeko dira, alarma-egoeraren eraginez establezimenduek kolpe handiena jaso zuten sektoreetako bati erantzuteko asmoz.

Guztira, 15.000 bono izango dira eta bonuek, berezitasun gisa, ez dute inolako formatu fisikorik izango, hau da, ez da txartelik edo beharrezkoa den bestelako materialik eman beharko dendan. Bono bakoitzak 10 euroko balio izango du atxikitako dendetan trukatzeko. Bezero bakoitzak NAN zenbakia eman beharko du establezimenduan eta programa informatiko batek pertsona bakoitzak bonoa zenbat erabiltzen duen kontatuko du. Abuztuaren 31n amaituko da epea.

Nork erabil dezake bonoa?
16 urte baino gehiago izan eta Irunen erroldatuta daudenek erabil ditzakete bonoak, honako baldintzetan: 

  • Pertsona bakoitzak 10 bono erabil ditzake eta gehienez ere bi establezimendu bakoitzean.
  • Bono bakoitzarekin, gutxienez, 30 euroko erosketa egin behar da komertzioetan. Horrela, bonoaren 10 euroez gain, bezeroak beste 20 euro gastatuko ditu: ostalaritzan, berriz, bonoarekin egin daitekeen gutxieneko erosketa 20 eurokoa izango da; kasu honetan bezeroak 10 euro bakarrik jarriko ditu bere poltsikotik.
  • Erosketa bat ordaintzeko ezin dira erabili pertsona batenak baino gehiagorenak diren bonoak. Hau da, erosketaren txartel bakoitzak pertsona bakar baten bonoarekin erlazionatua egon behar du.
  • Ekimen honetatik kanpo geratuko dira produktu alkoholikoak bakarrik dituzten erosketak.

100 establezimendu baino gehiago atxikita
Bidashop eta Mugan enpresekin lankidetzan, beharrezko informazioa eman da establezimendu guztiek ekimenarekin bat egin dezaten eta aplikazio informatikoa arazorik gabe kudeatu ahal izan dezaten. Guztira, 137 establezimenduk eman dute izena.

Denda bakoitzak bereizgarri bat izango du bere lokalean jarri eta ikusgai jartzeko, eta, beraz, kanpainan parte hartzen duela ikusarazteko. Atxikitako establezimenduei laguntza handiagoa emateko, gastatutako dirua kobratzeko kanpainaren amaierara arte itxaron behar izan gabe, bonoak astero trukatu ahal izatea aztertzen ari da.

Ekimenak konfinamendu-garaian sare sozialetan sustatutako lehiaketa baten bidez martxan jarri zen antzeko esperientzia baten lekukoa hartu du. "Irun etxetik" izan zen ekimenaren izena eta 6.500 euroko balioa zuten 255 bono banatu ziren, herriko merkataritzan eta ostalaritzak kontsumitzeko.

Esteka erlazionatuak

  • PDF motako artxiboa *  (263 Kb )
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52