Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Uztailak 2 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

Irungo Udalak familia irundarrentzako kontziliaziorako lagutzak aktibatu ditu

 

Udaleko udalekurik ez denez izango, uztailean eta abuztuan zailtasunak dituzten familiei laguntzeko ekimena da

 

Eskaerak  egiteko epea uztailaren erdialdean irekitzea espero da, behin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oinarriak argitaratu ondoren

 

Irungo Udalak dagoeneko prestatu du familia irundarrek udan kontziliaziorako laguntza bereziak aktibatzeko prozesua. Covid-19a dela eta Udaleko udalekurik ez denez izango, uztailean eta abuztuan gurasoei laguntza emateko deialdia da.

 

Udalak prestatu duen deialdia aldatu egin da lehen zirriborroari dagokionez, Jolas Solas ekimena egitea berretsi baita, baina helburuak berdina izaten jarraitzen du. Hutsik geratu diren udako haurrentzako programen diru-partidak (kasu honetan Udaleko Udalekuak) familientzako laguntza zuzenak bihurtzea, udan egunean zehar egiten dituzten aisialdiko jarduerak ordaintzeko.

 

"Familia bizitza kontziliatu behar dugula argi dugu, batez ere bizi dugun egoerak agerian utzi duen behar handi bat delako. Horregatik Udalak laguntza zuzenen bidez familia irundarrei datozen hilabeteetan ahalik eta babes handiena eman eta lagundu nahi die" adierazi zuen Jose Antonio Santano alkateak.  

Bi hilabeteko oporraldian adingabeen jardueretarako edo prestakuntzarako gastuak diruz lagundu ahal izatea proposatzen da, zehazki, gaua igarotzea ez dakarten jarduerak babestuko dira, gutxienez astebetekoak eta egunean bi orduko iraupena dutenak. Halaber, proposatzen da arautu gabeko prestakuntza- eta irakaskuntza-jarduerak eta kirol-jarduera ludikoko jarduerak egitea ordaintzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak behar bezala baimendutakoa, gutxienez 5 orduko iraupena dutenak.

Laguntzak etxetik kanpo lan egiten duten gurasoentzat pentsatuta badaude ere, azken deialdian, gurasoetako bat enplegu-bilaketa aktiboan egotea ere kontuan izan da, agian diru-sarrera txikiagoak izan ditzaketen etxeak kontuan hartuta, eta, horrela, baliabide gehiago edo gutxiago dituzten adingabeen arteko aldea saihestuz   

Zehazki, laguntza horien onuradun izateko beharrezkoa izango da:

 

-2008-2016 urteen artean jaiotako adingabeak izatea.

-Adingabeak eskatzailearekin batera erroldatuta egotea.

-Bi gurasoek lan egitea (guraso bakarreko familiak ere barne hartzen ditu) (Kasu horietan, bizikidetza-unitatearen urteko errenta ez da 50.000 eurotik gorakoa izango).

-Gurasoetako bat lanean egotea eta bestea enplegu-aurkitze aktiboan egotea. (Kasu horietan, bizikidetza-unitatearen urteko errenta ez da 15.000 eurotik gorakoa izango).

-Bizipen eskatzailea duen unitatearen urteko errenta 50.000 eurotik gorakoa ez izatea.

 

Jaso daitezkeen gehieneko laguntzak honakoak izango dira, familiaren urteko errentaren arabera:

1. tartea.- 25.000 eurorainoko urteko errenta: 125 euroko laguntza/bizikidetza-unitatea/hilabetea

2. tartea.- 37.000 eurorainoko urteko errenta: 100 euroko laguntza/bizikidetza-unitatea/hilabetea

3. tartea.- 50.000 eurorainoko urteko errenta: 75 euroko laguntza/bizikidetza-unitatea/hilabetea

 

Aipatu behar da jarduera egiten duen seme-alaba bat baino gehiago duen familia ugarien kasuan, laguntzaren zenbatekoa 75 euro handituko dela bizikidetza-unitate bakoitzeko; horrela, 1. tarteko laguntzak 200 eurora irits daitezke, 2. mailako laguntzak 175 eurora arte, eta 3. tartean 150 eurora arte.

Eskaerak  egiteko epea uztailaren erdialdean irekitzea espero da, behin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oinarriak argitaratu ondoren. Eskaera-epea irailaren 11 arte irekita egongo da. Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira, Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (www.irun.org/sac), 'Erosi eta Ikasi' eskola-materiala erosteko laguntzetan erabiltzen den prozeduraren antzekoa erabiliz. Deialdiaren aurrekontua 100.000 eurokoa da.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52