Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Uztailak 2 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Beste batzuk

Hainbat hautesleku lekuz aldatu dira normaltasun berriak eskatzen dituen segurtasun-neurrietara egokitzeko

Uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoei begira, Irungo Udalak, Hirigintza Arloko geolokalizazio zerbitzuaren bidez, hauteslekuak hiriko planoan kontsultatzeko aplikazioa prestatu du. Oso ekimen erabilgarria da. Aplikazioaren bidez zein ekipamendu publikotan jarduera berreskuratzen ari den edo zer eskaintzen duten jakin daiteke eta ostalaritza-establezimenduak non dauden jakiteko erabiltzen denaren antzekoa da.

Oraingo honetan, Covid-19 pandemiaren ondorioz ezarritako segurtasun-neurrietan oinarrituta hauteslekuen banaketan aurreikusten diren aldaketek eragin dute aplikazioa. Neurri horietako bat pertsonen arteko distantzia da; hori dela eta, hauteskunde-egunerako, ikastetxe batzuk ez dira erabiliko, edo, espazio erabilgarri gehiago dutenekin ordezkatuko dira, edo mahai gutxiago jarriko dituzte, eta boto-emaileak beste leku batzuek bideratuko dituzte.

Aldaketa horien ondorioz, irundar batzuk leku berrietara joan beharko dute botoa ematera. Errolda-txartela etxera iritsiko bada ere, Irungo Udalak aplikazio hau prestatu du. Aplikazioan, Udalaren webgunearen bidez, interesdunaren helbidea sartuta, dagokion hauteslekua ezagutu ahal izango du, eta hiriko plano batean kokatuko du lekua, kontsulta errazteko asmoz.

Aldaketak
Uztailaren 12an funtzionatzeari utziko dioten hauteslekuak hauek izango dira: eliza kaleko udal-bulegoak (Irun 2020), HAZ (San Martzial kalea), Ametsa Abesbatza (Istillaga plaza), Deskarga kaleko 17. zenbakiko udal-lokala eta Artia-Azken Portuko bizilagunen elkartea.
Hautesleku berriak, aurrekoen ordezkoak, edo lekua gutxitu duten beste hauteslekuetako jendea hartuko dutenak honakoak izango dira:

  • CBAk HAZ ordezkatuko du.
  • Uranzu Pilotalekuak Irun 2020 eta Ametsa Abesbatzaren lokalak ordezkatuko ditu.
  • Azken Portu kiroldegiak Artia-Azken Portu Auzo Elkartea ordezkatuko du. 
  • Uztarri-Ona Auzo-elkarteak, Urdanibia auzoan (Eihera plaza), Ananako Lekuona Misiolaria z/g kaleko ikastola zaharra ordezkatuko du.
  • Anaka-Puianako Auzo-elkarteak (Aristegi Enbaxadorearen plaza) Anakako Lekuona Misolaria z/g kaleko ikastola zaharra ordezkatuko du.
  • Oiasso Museoak (Eskoleta kalea) Luis Mariano egoitza sozialeko hauteskunde-mahaiak ordezkatuko ditu.
  • Amaia KZ (Pio XII kalean) Luis Maria egoitza sozialeko hauteskunde-mahaiak ordezkatuko ditu.
  • Lesaka kaleko Erromesen Aterpetxeak Lesaka 2ko "El Rancho" ezizena duen ikastetxea ordezkatuko du.
  • Lapitze auzo-elkarteak (Euskal Herria hiribidea 25) Deskarga 17 kaleko lokala ordezkatuko du. Aipagarria da auzo-elkarte honetan erabiliko den espazioa bikoitza izango dela, lehendik ere bazuelako hauteskunde-mahaietarako erabiltzen zen gela bat , aurten ere erabiliko dena.

Gerta daiteke hauteslekuren batean mahai-kopurua handitzea. Horixe gertatuko da, hain zuzen ere, Palmera Montero espazioan. Toki Alai HLHIko hainbat hauteskunde-mahai bertara aldatuko dira.

Irunen, guztira, 25 hautesleku eta 75 hauteskunde-mahai egongo dira uztailaren 12an.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52