Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Uztailak 2 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Oiasso erromatar museoak EHUko udako ikastaroetan parte hartuko du aurten ere

 

Irailaren 30ean eta urriaren 1 eta 2an izango da "Marmolezko inperioa. Harri apaingarriak eta harrobiak iberiar penintsulan erromatarren garaian" ikastaroaren hitzordua

Izena emateko aukera dago Udako ikastaroetako webgunean;www.uik.eus

 

Irungo Udalaren eta GFAren lankidetzarekin, aurten ere Oiasso Erromatar Museoan eta Gordailuan egingo dira EHUko udako ikastaroak. Kasu honetan, ikastaroa irailaren 30 eta urriaren 1 eta 2ra atzeratu behar izan da, COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta. Ikastaroaren izenburua honakoa da; "Marmolezko inperioa. Harri apaingarriak eta harrobiak iberiar penintsulan erromatarren garaian". Saioak Gordailuan (Gipuzkoako  Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa) eta Oiasso Museoan izango dira, biak Irunen.

 

Ikastaroaren deskribapena

Erromatar munduko arkitektoen, eskultoreen, dekoratzaileen, epigrafisten... materialik gogokoena harri apaingarriak ziren, eta, harri apaingarri guztien artean, marmola. Inperioak lortutako luxuaren ikurra islatzen zuten. Harri apaingarrien erabilera hedatzeak erromatar geografiaren irudia berdindu zuen, eta, gainera, materialak erauzteko eta apainketa kultura merkaturatu eta zabaltzeko makineria aparta jarri zuen martxan.

Harrobirik ezagunenak Egeo itsasoan marmol zuria eta Arabiako basamortuan porfidoa ematen zutenak dira, baina baziren beste hainbat harri ematen zituztenak, Inperio osoan sakabanatuak. Gaur egun, dudarik gabe, Iberiar penintsulan ari dira egiten alor honetako ikerketarik abangoardistenak, eta harrobi esanguratsuak ezagutu dira, hainbat agertoki geografikotan.

Ikastaroak Iberiar penintsulak erromatarren garaian zituen harrizko baliabideak aztertuko ditu, eta, horretarako, harri apaingarririk adierazgarrienak ekoizteko ziklo osoa jorratuko du, hasi harrobietako erauzketatik eta buka berrerabileran, tartean merkaturatzea eta apaingarritarako erabilerak direla.

Izena emateko epea irekita dago

Programaren zehaztasun guztiak https://www.uik.eus/es/del-atlantico-china-antes-de-la-ruta-de-la-seda-relaciones-e-intercambios-de-larga-distancia-en-el, webean eskuratu ahal dira eta interesdunek bertan eman ahal dute izena.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52