Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Maiatzak 27 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Musika Eskola

Kontserbatorioa martxan jarriko da

 

 

Maiatzaren 25ean, astelehenean, musika-hezkuntzako mailetako sarrera-probetara aurkeztuko diren ikasleak kontserbatoriora joan daitezke.

 

Udaleko Musika Eskolan eta Haur Eskolan ekainaren 1ean aktibatuko dira datorren ikasturterako izena emateko egutegia

 

            Hezkuntza Arloak azaldu du Kontserbatorioa eta Musika Eskola hasi dira hainbat jarduera egiten, baina, orokorrean instalazioak itxita egongo dira jendearentzat. Maiatzaren 25etik aurrera (astelehena) musika-hezkuntzako mailetako sarrera-probak egingo dituzten ikasleak joan daitezke bertara.

 

Ikasle horientzako klaseak banakakoak izango dira eta txandakako egunetan. Gainera, segurtasun-protokoloa ezarri da zentroko erabiltzaileen eta langileen osasuna bermatzeko. Protokolo horren elementu nagusiak dira 2 metroko segurtasun-distantzia, maskarak modu intentsiboan erabiltzea eta eskuak garbitzea; ezin izango dira zentrora joan COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten erabiltzaileak eta langileak (sukarra, eztula, arnasketa-arazoak, etab.). Kontserbatorioko hogei ikasle inguru izango dira bertaratu daitezkeenak; gainerakoek, orain arte bezala, klase telematikoak jasoko dituzte.

 

Bestalde, Musika Eskolan ere 2020/21 ikasturterako izena emateko egutegia aurreikusi da, ekainaren 1etik 10era, biak barne. On-line egitea aholkatzen da, Kontserbatorioko webgunearen bidez (www.irun.org/conservatorio) edo aurrez hitzordua eskatuta ikastetxearen egoitzan bertan (943.505.710). Hala zehazten den espezialitateetan, ekainaren 22an eta 23an sarrera-probak egingo dira.

 

Haur Eskolak, berriz, 2018, 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurrentzat ekainaren 1etik 12ra izena emateko epea irekitzea aurreikusten du. Hemen ere, izen-ematea, ahal dela, online bidez eta Irun Txartela erabiliz egitea aholkatzen da ((www.irun.org/sac)) edo HAZ zerbitzuan presentzialki, aldez aurreko hitzorduarekin.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52