Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Ekainak 3 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

Gizarte zerbitzuak inoiz baino gertuago

*


Gizarte Ongizate Arloak pandemiaren garaian egindako lanaren berri ematen du Aholku Batzordean, eta arreta berezia jarri du kolektibo ahulenetan.

Irungo 250 familiak baino gehiagok Udalaren laguntza ekonomikoak jaso dituzte eta 6.000 adinekorekin harremanetan jarri dira


Ostegunean, maiatzaren 14an, Jose Antonio Santanok, Irungo alkateak, Gizarte Ongizateko Aholku Batzordean hartu zuen parte, Cristina Laborda ordezkariarekin batera. Hitzordu horretan, egoera normalean, udaleko taldeekin eta sektoreko gizarte-sare osoarekin (hiriko elkarte eta erakundeekin) batzordeen memoria aurkeztu eta partekatu eta arloko jarduerak errepasatzen dira. Aurten, ordea, pandemia garaian Udaleko Gizarte Zerbitzuek egindako jardueren berri eman da.

Sarreran, alkateak eskerrak eman zizkien krisi honetan funtsezko lana egiten ari diren Gizarte Zerbitzuetako eta erakunde eta elkarteetako langile guztiei, eta bereziki Gurutze Gorriari, Babes Zibilari eta Nagusilani. Modu telematikoan, Arloko arduradun teknikoek jarduera-ildo nagusiak zehaztu zituzten: Irunen pandemiaren ondorioei aurre egiteko erabilitako baliabideen eta aste hauetan indartu edo aktibatu diren zerbitzuen balantzea, zifratan.

Alarma-estatuaren hasieratik, funtsezko premisa gizarte-arreta mantentzea izan da, kolektibo ahulenak lehenetsiz eta baita dirulaguntzen kudeaketa ere. Guztira, Eusko Jaurlaritzak finantzatu eta Udalak kudeatzen dituen Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) 263 espediente izapidetu dira; hau da, 263 familiak jaso dituzte laguntzak.

Laguntza bereziei dagokienez, GLLek edo DSBEk artatu ezin dituzten premiak betetzen dituzten salbuespenezko kasuetarako Irungo Udalak osorik finantzatu dituenak, guztira 151 eman dira, eta horietatik 120 mantenu gisa izan dira. Gizarte Ongizate Arlotik azpimarratu da ahalik eta azkarren kudeatu direla eskaerak, familiei ahalik eta lasterren ordaindu ahal izateko. Irungo Udalak 1,3 milioi euroko aurrekontua du dirulaguntza horiek ordaintzeko.

Adinekoak ez daude bakarrik
Pandemiaren hasieratik lehentasun gehien izan duen kolektiboa Irungo adinekoak izan dira. Bakarrik edo adineko pertsonekin bizi diren 65 urtetik gorako 6.000 pertsonari deitu diete Gizarte Zerbitzuetatik. Harreman horien ondorioz, 81 pertsona artatu dira eta horietatik 8tan beste maila bateko laguntzak aktibatu behar izan dira. Gehienbat, oinarrizko produktuak (elikadura, farmazia, etab.) erostera joateko laguntza eman zaie. edo ekintza zehatzagoak; zaborra atera? Lan horretan Babes Zibila eta Gurutze Gorria aritu dira. Era berean, harreman horiek balio izan dute otordu-zerbitzua edo etxez etxeko laguntza-zerbitzua (ELZ) aktibatzeko.

Hain zuzen ere, aste hauetan asko erabili diren eta egoera berrira egokitu diren baliabideetako bi otordu-zerbitzua eta etxez etxeko laguntza-zerbitzua (ELZ) dira. Otorduei dagokienez, otsaila eta apirilean zerbitzu hori erabili duten etxebizitzen kopurua 133ra igo da. Etxez etxeko laguntza Zerbitzua, berriz, babes-neurriekin ematen da (maskarak, eskularruak, etab.), eta apirilaren amaieran 173 erabiltzaile zituen.

Adinekoen lokalei dagokienez, nahiz eta instalazioak itxi, zentroetako dinamizatzaileek telefono-laguntza ematen diete beren borondatez telefonoa eman duten lokaleko pertsonei, bai pertsonalki, bai taldeetan sortu dituzten berehalako mezularitzako aplikazioen bidez. Egoera hau hobeto eramateko zabaldu diren edukien artean, memoria jokoak, abestiak, bideoak eta abar sortu dira, eta informazio hori Udalaren YouTube kanalean ere eskegi da (www.youtube.com/irungoudala). Era berean, interesa duten adineko pertsona guztientzat, Irungo Udalak lankidetzan dihardu Nagusilan boluntariotza-elkartearekin eta baita "zilarrezko haria" euren programarekin ere. Programa honetan doako laguntza-zerbitzu telefonikoa ematen da. Era berean, bakardadeari aurre egiteko asmoz, Gizarte Ongizate Arloak eta Itziar Sistiaga bertako idazleak programa bat jarri dute martxan, bakarrik bizi diren adinekoek gutun anonimoak jaso ahal izateko, eta horrela lagunduago sentitzeko.

Indartutako zerbitzu gehiago
Gizarte Ongizatearen Arloak beste baliabide batzuk ere indartu ditu, egoera ahulean dauden beste kolektibo batzuk artatzeko, hala nola etxean elikadura beharra duten familientzako laguntza. Zehazki, 585 familia dira Nagusilaneko elikagai-bankuko elikagaiak jasotzen dituztenak. Banaketa Gurutze Gorriko pertsonalak egiten du eta Udaleko Gizarte Zerbitzuek ere parte hartzen dute.

Behar gehien duten pertsonek behar duten beste laguntza mota Jantoki Sozialaren ordezko janari-kitak dira; udalerriko 73 pertsonak jasotzen dituzte egunero janari-kitak. Bestalde, gaur egun etxerik gabeko 40 pertsona Zubia zentroa eta Martindozenea erabiltzen ari dira. Egoera honetarako salbuespenez prestatutako instalazioa da, eta gaua pasatzeko, garbitzeko eta jateko aukera dute.
Haurren unitateari eta babesgabetasun-kasuen arretari dagokienez, berriz, familiekiko esku-hartzeari eutsi zaio. Psikologoen eta hezitzaileen taldeak saio terapeutikoak egin ditu urrutitik, teknologia berriak erabiliz, hala nola bideo-deiak eta abar. Gainera, ikastetxeek posta bidez egiten dituzten eskaerei erantzuten ari dira, haien eskaerak eta kezkak jasotzeko eta kasu zehatzei erantzuna emateko. Era berean, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzuan etengabeko jarraipena egin diote eta telefono bidezko harremana mantendu da.
Azkenik, adierazi behar da Gizarte Zerbitzuak alde aurreko hitzordua eskatuta aurrez aurre ari direla lanean maiatzaren 11tik aurrera, kolektibo zehatzen eskaerei erantzuteko Larrialdiko egoeretan izan ezik, arreta-egunak astelehenak izango dira adinekoen kasuan, eta astearteak eta ostegunak 65 urtetik beherakoentzat eta baita haurren, babesgabetasunaren eta indarkeria matxistaren gaietarako ere. Edozein zalantza izanez gero, deitu telefono-zenbaki hauetara: 943 505357 edo 943 505358.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52