Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Ekainak 3 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Sustapen Ekonomikoa

Irun etxetik ekimenak Irungo dendetan erosteko bonoak banatuko ditu

Irungo Udalaren 'Irun etxetik' lehiaketak, konfinamendu-egoerari aurre egiten lagunduko duten jarduerak sortzeko eta, aldi berean, herriko denda eta establezimendu txikietan erosketak sustatzeko helburua duenak, asteazkenean Irungo dendetan erosketak egiteko bonoak banatuko ditu, behin Alarma Egoerak ahalbidetzen duenean.

Bost lehiaketa egin ondoren, 255 txartel banatuko dira. Irabazle bakoitzak mezu elektroniko bat jasoko du bonoa noiz jaso dezakeen jakinarazteko, eta bono horiek erabil ditzaketen denden zerrenda ere emango zaio. Astero, 1,300 euroko balioa duten sariak banatu dira; 300 euroko txartela irabazlearentzat eta beste 1.000 20 euroko 50 bonotan. Guztira, 6.500 ¤ ko balioa duten bonoak erabiliko dira ekainaren 14 arte ekimenean parte hartu duten 80 establezimenduetan ordainketak egiteko.

Ekimenean parte hartu duten parte-hartzaileak 1.315 izan dira. kontsultatu lehiaketa bakoitzaren emaitzak; lauk balkoitik ateratako irudiak zituzten gaitzat, batek gustuko zuen txokoa, beste batek liburua, errezeta edo opila, eta azkenik, herriko merkataritzari buruzko galdetegia.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52