Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Ekainak 3 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Euskara

Euskaraz baliatuz; etxetik eta era dibertigarrian ikasten

 

Irungo Udalak online jarduera jarri du abian hilabete honetan 2-8 urteko haurrei eta haien familiei zuzendua 

Maiatzaren 11tik ekainaren 8ra bitartean jarduera bat proposatuko da euskaraz egiteko

 

Azken egunetan lurralde osoan euskararen erabilera sustatu duen "Etxealditik Euskaraldira" ekimenaren ildoari jarraituz, Euskara arloak jakinarazi du "Familia Ola" aisialdi-programak hainbat jarduerarekin jasoko duela lekukoa.

Helburua izango da 2-8 urteko haurrentzako proposamenak gauzatzea, geletatik haratago hizkuntzaren erabilera sustatzeko, eta familiei laguntzea bizi dugun egoera horri hobeto aurre egiteko. Alarma egoera dela eta, programa egokitu egingo da eta hainbat proposamen eskainiko ditu teknologia berriez baliatuz, etxetik elkarri eragiteko.

Horrela, maiatzaren 11tik aurrera eta ekainaren 8ra bitartean, Euskara arloak eta Urtxintxa taldeak astero bideo bat kaleratuko du, euskara bitarteko gisa erabiliz, jardueraren bat familian egitea proposatzeko. Proposamen errazak izango dira: eskulanak, sukaldaritza tailerrak eta etxetik egin daitezkeen jolasak. Bideoak Irungo Udaleko Euskara arloaren webgunean eta udaleko sare sozialetan kontsultatu ahal izango dira, eta ikastetxeekin elkarlanean lan egingo da, jarduera horiek familiengana hurbiltzeko aukera izan dezaten.

Informazio guztia www.irun.org webgunean kontsulta daiteke.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52