Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Martxoak 31 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Udal zerbitzuek etxean egiteko jarduerak eskaintzen dizkiete irundarrei

Alarma egoera dela-eta, udal instalazioak eta zerbitzu batzuk itxita daude, baina, hala ere, zuzemen batzuk martxan daude oraindik, hala nola teknologia berriak baliatuz sortzen ari diren hainbat ekimenen antolaketa.

Irungo alkate José Antonio Santanoren esanetan, "hasiera batean, kolektiborik ahulenen (adibidez, adinekoen) oinarrizko beharrei erantzuteko neurriak jarri ditugu martxan, baina, aldi berean, familiei etxean egon behar dugun egunak pasatzen laguntzeko ekimenak koordinatzen ari gara. Udal instalazioak itxita daude, baina horrek ez du esan nahi geldi gaudenik, eta, are gehiago, teknologia berrien bidezko jarduna areagotuko dugu aste hauetan".

Kultura
Kultura Arloak gogorarazi duenez, CBAk, eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan, eduki digitalak Internet bidez irakurtzeko aukera ematen du, dela streaming bidez, dela ordenagailuan edo gailu mugikorretan. Gainera, orain, zinema eta ikus-entzunezkoak Internet bidez ikusteko aukera ere ematen du: www.eliburutegia.euskadi.eus da Sarean sartzeko plataforma, eta, Irunen sartzeko, CBAko bazkide izatea besterik ez da behar ?Irunen, dagoeneko 30.000 lagun baino gehiago dira CBAko bazkide?.

Aldi berean, datozen egunetarako hainbat ekimen koordinatzen ari da Kultura Arloa. Sare sozialak baliatuz, hiru norabidetan sortu nahi ditu edukiak: musika emanaldiak, arte garaikidearen esparruko proposamenak eta Marrazki eta Pintura Akademiaren eskutiko ekimenen bat. Internet bidez eta kasuan-kasuan hobekien egokitzen diren plataformen (sare sozialen, YouTuberen eta abarren) bidez eskainiko dira guztiak

Euskara
Udal Euskaltegiak bertan behera utzi behar izan ditu aurrez aurreko eskolak, baina, edonola ere, ikasleen beharrei erantzuten jarraitzen du. Irakasleek ikasleekin harremanetan segitzen dute, eta, ahal duten neurrian, eskolak ematen, teknologia berriak erabiliz. Gainera, abian da Lannahi programaren hirugarren txanda, teknologia berrien bitartez.

GazteARTEan
Gazteria Arloak jarduera berezien lerro bat jarri du martxan aste honetan, sare sozialen bidez udal haurtxokoetako, Gaztelekuko eta GazteARTEan kanaleko edukiak partekatzeko eta, horrela, gazte eta familiekin interakzioa izateko.

Helburua da hezteko xedea duten gune digitalak eskaintzea, denbora modu aktiboan emateko, askotariko eduki eta interakzio ekintza dibertigarri, estimulatzaile, sormenezko eta osasungarriak sortuta. GazteARTEan zerbitzuak azaldu duenez, familiei ikaskuntza, sormena eta garapena estimulatzeko jardueren erreferentziak ematea da helburua, eta, horretarako, etxean egin eta komunitate osoarekin parteka daitezkeen esperientzia ludikoak eskaintzea.

Zerbitzu bakoitzeko hezitzaileen bitartez, haurtxokoen Facebookeko profilean, haurtxokoen beren eta 4 eta 11 urte arteko haurrak dituzten familien arteko komunikazioa areagotuko da: familiarteko jarduerak egiteko baliabideen erreferentziak bilduko dira, eta, egunak aurrera joan ahala, bideo propioak sortzea planteatuko da, haurtxokoetako hezitzaileak dituztenak protagonistatzat.

Gaztelekuan, berriz, Instagrameko kanala erabiliko da: hezitzaileek argazki eta bideoak igoko dituzte, sukaldean, jolasean, kirolean egindakoak, interakzioa sortzeko asmoz. 16 eta 25 urte arteko gazteentzat, zehazki, GazteARTEan zerbitzuak Twitterren eta Instagramen dituen kanalek berauek aktibatzeko proposamenak eskainiko dituzte, elkarlanean aritzeko ekimen motibatzaileak, lurraldeko beste gazteria zerbitzu batzuekin koordinatuta.

Herritarren postontzia
Gai horiek guztiak udal webgunean sortutako atal berezi batean bildu dira dagoeneko. Bertan, alarma egoerari eta osasun krisialdiari buruzko informazio praktiko guztia kontsultatu daiteke, baita, Udalak hartutako erabakiez gain, martxan jartzen ari diren neurrien azken ordua, beste iturri ofizial batzuetarako estekak eta egun hauetan 010 zerbitzuaren bidez jasotako galderarik ohikoenak ere.
Bada berrikuntza handi bat ere: krisiak Irunen duen eraginari buruzko galderei erantzuteko postontzi bat, helbide elektroniko bat (covid19@irun.org). Abian dago jadanik, eta administrazioarekin harremanetan jartzeko beste bide bat eskaintzea du helburu, gai puntualei buruzko informazioa arin emateko.
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52