Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Martxoak 31 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kirolak

Los polideportivos de Irun devolverán los pagos de abonos y cursos de estos días de cierre

Bidasoa 21 enpresak, Artalekuko eta Azken Portuko kiroldegietako instalazioen kudeatzaileak, Irungo Udalari berehala aplikatu beharreko neurri batzuk proposatu dizkio Irungo bi kiroldegietako 11.400 erabiltzailek baino gehiagorentzat. Udalak egoki ikusten ditu erabiltzaileei begirako erabaki hauek. Izan ere, erabiltzaileak kiroldegietako zerbitzua ezin izan dute erabili, COVID 19ak sortutako osasun krisiaren ondorengo dekretuak agindutako itxiera dela eta.

Hartutako neurriek salbuespenezko itxiera-egoera kontuan hartu nahi dute, bai eta bermatu ere kirol-instalazioak nahitaez itxi ondoren, behin alarma-egoera amaituta, kiroldegiak berriro ireki ahal izango direla, beren zerbitzuen kalitateari eutsiz.

Gaur egun, bi kiroldegien artean 11418 erabiltzaile daude. Lehen hiruhilekoan, 3321 matrikula egin ziren bi kiroldegietan modalitate desberdinetan ematen ari ziren 320 ikastaro baino gehiagotarako. Bi instalazioak itxita daude martxoaren 14tik.

Hartutako neurriak honako hauek dira:

  • Ordainketen eta ikastaroen zati proportzionala itzultzea, hiruhileko honetan itxitako egunen arabera.
  • Ordainketa eta ikastaroen ordainagirik ez igortzea, kiroldegiak berriro ireki arte.
  • Instalazioak berriz irekitzen diren unean, hiruhileko horretan instalazioa irekita dagoen egunen zati proportzionalaren ordainagiriak igortzea.

Neurri horiekin erantzuna eman nahi diote erabiltzaile askok azken egunetan kiroldegietako kudeatzaileei adierazi dizkieten kezkei.

Bestalde, Bidasoa 21ek eta Udalak erabaki dute osasun-krisia gainditu ondoren instalazioak berriro irekitzearekin batera, matrikula berriak sustatzeko eta kiroldegien kudeaketa eta funtzionamendu egokira itzultzeko formulak bilatuko dituztela.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52