Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Ekainak 3 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Pieza etnografiko eta arkeologiko berriak Oiasso Museoan

*

 

 

"Musealia" izenburua duen lankidetza ireki  du  Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gordailuarekin batera

 

Proiektuaren lehen fasean txokolatea izango da protagonista

 

Kultura arloak Gordailuarekin eta Foru Aldundiarekin irekitako lankidetzaren berri eman du. Lankidetza horri esker Oiasso Museoan erakusketa-gune berri bat izango dugu, eta jendeak pieza etnografiko eta arkeologiko berriak ikusteko aukera izango du.

 

Juncal Eizaguirrek, Kulturako ordezkariak, nabarmendu duenez, "Elkarlanean egindako lanak ondare kulturalaren balioa zabaltzea eta sentsibilizazio soziala ahalbidetuko ditu. Horretarako, lurraldean erreferente diren bi baliabide baliatu ditugu; Oiasso eta Gordailua".

 

 Museoaren eta Gordailuaren arteko "Musealia" lankidetza 2020. urtean egingo da, eta hiru fase izango ditu. Fase bakoitzean, Oiasso museoak Gordailuak mailegatutako hainbat ezaugarritako piezak erakutsiko ditu. Gogoratu behar da Gordailua Gipuzkoako ondare bildumen zentroa dela, Irunen kokatutako puntako zentroa, 80.000 pieza etnografiko, artistiko eta arkeologiko baino gehiago biltzen dituena.<0} 

 

Lehen fasean txokolatea izango da protagonista. Artoa edo patata bezala, kakaoa ere ez zen ezaguna Europan Antzinaroan. Baina Amerikatik kakaoa azkar hedatzen hasi zen gure kontinentera. Euskal portuek garrantzi handia izan zuten kakaoaren hedapenean, batez ere 1728an Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia sortu zenetik. Gipuzkoan, eta Irunen bertan ere, Elgorriaga familiakoek txokolatea saltzen eta egiten zuten, etxeetan eta artisau tailerretan.

 

Ildo horri jarraituz, museoak kakaoa egiteko erabiltzen ziren hainbat tresna ditu ikusgai; kakao-hazia ehotzeko errotarria, txokolatea azukrearekin nahastu eta egosteko txokolate-ontzia (gaur egungo Venezuelatik ekarria) eta txokolate likidoa isurtzeko eta kontsumitzeko hainbat forma zituen egurrezko moldea, besteak beste.

Lehen fase honetako piezak Irunen egongo dira ikusgai ekainaren amaiera arte.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52