Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Urtarrilak 28 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Oiasso Erromatar Museoan dira berriz ere literatur solasaldiak

 

 

Topaketa datorren otsailaren 24an izango da, Miguel Delibesen "El tesoro" lana komentatzeko

 

            Oiasso Erromatar Museoak, CBArekin elkarlanean, literatur solasaldiei ekingo die berriro urte berriaren sarrerarekin. Mertxe Tranche ikertzaileak dinamizatutako jarduera hau museoak urte osoan zehar programatzen dituen jarduera osagarrien multzoan txertatzen da. Lehen hitzordua datorren otsailaren 24an izango da, astelehenean, museoan, 19:00etatik aurrera. Aro berriko lehen saio honetarako aukeratu duten obra Miguel Delibesen "El tesoro" da.

Jarduera honetan parte hartzeko, interesa duten guztiek museora joanda edo 943 63 93 53 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena. Izena emateak 2 euroko prezioa du eta kafea eta pastak sartzen dira. Plazak mugatuak dira.

Sinopsia

Arkeologo talde batek indusketa bat hasiko du Gaztelako herri batean, inguruetan aurkitutako altxor handi baten jatorriari buruzko datu gehiago jakiteko. Baina ikertzaileek beren lana garatzeko zailtasunekin egingo dute topo.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52