Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2019 Irailak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Sustapen Ekonomikoa

Uda bizia Irunen

visitas

 Urtero bezala, irailean egin behar da udaren balantzea. Juncal Eizaguirre Hiri Bultzada eta Kulturako ordezkariak joan den hilabeteetan Irunen egindako jarduera kultural eta artistiko nagusienen emaitza birpasatu du gaur. "Egia esan, oso pozik gaude Irun udan zehar hiri bizia izan delako, jarduera asko izan dira, jendea ibili da kaleetan eta egin dugun eskaintza kultural eta turistikoak erantzun egokia izan du. Egun batzuk gogorrak izan dira merkataritzaren ikuspegitik G7ren bilera dela eta; baina, orokorrean, Irungo udarekin pozik gaudela esan ahal da".

 

Uda handizki hasi zen Oiassonis programarekin. Jaialdi erromatarrak arrakastaz itxi zuen bere hamargarren edizioa eta erreferentzia bihurtu da dagoeneko. 2.200 lagun baino gehiago pasa ziren zirko erromatarretik; 200 bat lagunek bete zituzten urte honetan egindako tailerrek  Oiasso Museoaren inguruko ekimenek berriro izan zuten publikoaren bultzada.  

 

11.000 bisitari Oiasson

Izan ere, 510eko hobekuntza izan dute Oiasso museoaren emaitzek iazkoen aldean eta 11.004 bisitari izan dira ekainetik abuztura bitarte. Marka guztiak hautsi dira.

Gehikuntzaren oinarria izan zen ekainean aurreko urtearen aldean erregistratu ziren 1.114 bisitari eta erabiltzaile gehiago, uztailean mantendu ziren Dies Oiassonis jaialdiaren emaitza onak (%5) eta aurtengo abuztuan iazkoan baino %13ko hobekuntza izan da. "José Latova. Berrogei urte Espainiako argazkigintza arkeologikoan" aldi baterako erakusketak 1.400 erabiltzaile ekarri ditu aldi honetan. Tren berdean egiten diren Irugurutzetarako ikustaldi gidatuek eta Ama Xantalengo nekropolirako ikustaldiek ere lagundu dute datu horiek lortzen, abuztuan bereziki. Guztira, Irugurutzetarako eta Ama Xantalengo nekropolirako ikustaldien erabiltzaileak 2.100 baino gehiago izan dira hiru hilabeteetan.

 

Bisitariek  5etik  4,7ko puntuazioa ematen diote museoari. %30ek adierazi du aisialdia eta kultura direla ikustaldiaren arrazoi nagusia, eta horren ondorengo nahia Euskal Herriko historia ezagutzea da. Balorazio handiena izan duten jarduerak "Herkulesen 12 probak" aplikazioa ?erakusketa iraunkorra familian bisitatzeko- eta horren ondoren, Irugurutzetarako eta Ama Xantalengo nekropolirako ikustaldi gidatuak izan dira. Langileen arretan eta erakusketa iraunkorraren kalitatea izan dira gehien baloratu diren itemetako batzuk.

 

Ekainetik abuztura bitarteko emaitza positiboek jarraitzen dute 2019an hasita joera positiboa, eta  24.000 bisitarien eta erabiltzaileen gainetik kokatzen dute museoa irailaren hasieran: aurreko urtean baino %12 gehiago.

 

Bisita gidatuak hirian

Bestalde, ehun bat lagunek parte hartu dute hirian zehar egin diren ikustaldi gidatuetan. Oinez ibili ziren Irungo ondare historikoko bazter eta eraikinetan.  Uztailean eta abuztuan egindako ikustaldietan parte hartu dutenak Kataluniatik, Valentzia Erkidegotik eta Madrildik etorritako turistak ziren, uztailean batez ere. Kontu bitxia izan da abuztuan nabarmendu dela hiria deskubritu nahi zuten eskualdeko herritarren presentzia.

Irungo turismo bulegoan 2.754 ikustaldi jaso dira eta hiriko hotelen okupazioa %90 ingurukoa izan da.

 

Kultura jarduera bizia

Gainera, oso harrera oneko kultur jarduera ugari ekarri ditu udak. Haien artean, azpimarratzekoak dira aire zabalean, Junkaleko plazan egindako 4 proiekzioak.  Bestalde, plaza guztiak bete dira udan aire zabalean, Eskoleta kalean egindako antzerki, musika eta dantza ekintzetan.

Publiko gehien bildu duten ekitaldien artean nabarmentzen dira Behobiako jaietan izandako JJ Vaqueroren bakarrizketak, Golden Apple Quartet taldeak Urdanibia plazan emandako kontzertua eta Pedro Guerra abeslariak Bidasoafolk jaialdian izandako emanaldia.

 

Bertan behera geratu den jarduera bakarra izan da Grease filmaren proiekzioa Skola Musik taldearen zuzeneko emanaldiarekin. Amaia KZn egingo da urriaren 5 eta 6an, eta laster emango dira horri buruzko albiste gehiago.

Egiteko geratzen direnen artean aipatzekoa da "Irun Hiria" Musika bandaren kontzertua Juankaleko amaren omenez bihar, 19:45ean emango den kontzertua (larunbat, hilak 7) plazatxoan.

 

 

 

 

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52