Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2019 Irailak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Obrak eta Mantenimendua

Itxura berria junkal plazatxoarentzat eta Junkal karrikarentzat

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Obra Arloa Junkal plazatxoa eta karrika eta ingurune osoa berritzeko lanean ari da dagoeneko, eta, ildo horretatik, lehenik, proiektuaren idazketa esleitu du, ingurune osoaren berrurbanizazioari heltzeko aukerak taxutzeko eta aztertzeko.

 

Obretako ordezkari Cristina Labordak nabarmendu duenez, "beharrezkoa iruditzen zaigu jarduketa, eta, gainera, herritarrek ere eskatu digute; are gehiago, 2018ko aurrekontuak partaidetza bidez egiteko prozesuaren barruan babesik handiena izan zuten proposamenetako bat da. Proiektuaren bidez, Junkal plazatxoan eta karrikan bertan esku hartzeaz gain, itxura berria eman nahi diogu ingurune osoari, eta, horretarako, Nafarroa hiribidearen azpiko tunela berritu ere egingo dugu".

 

Fasetan

Obra Arloak azaldu du fasetan egingo direla hobekuntza lanak eta Junkal karrika berrurbanizatzeaz gain ?tartean, Nafarroa hiribidearen azpiko tunela berrituko da, baoa handituta eta, horrela, ikuseremua zabalduta? Junkal plazatxoa bera berrurbanizatuko dela.

Era berean, hiriko ondare historikoaren barruko elementurik adierazgarrienetako batean esku hartuko da: Junkal elizako argiterian. Azkenik, lurpeko aparkaleku bat eraikitzearen eta azterketa arkeologiko bat egitearen bideragarritasuna aztertuko da.

Proiektuaren idazketa Girder Ingenieros enpresari esleitu zaio, eta aurrekontua 71.995 eurokoa da.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52