Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2019 Irailak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Obrak eta Mantenimendua

Hiriko bideetako zuloak betetzeko lanak hasiko dira aste honetan

bacheo

Bide Publikoko Arloak jakinarazi duenez, bideetako zuloak betetzeko lanak hasiko dira aste honetan hiri osoan barrena, herritarren kexa eta iradokizunei erantzuteko jarduketa puntualetarako kontu sail baten barruan. Gainera, zerbitzu teknikoek eta mantentze zerbitzuek identifikatutako beste gune batzuk konponduko dira.

Jon Ugarte ordezkariak azaldu duenez, "herritarrek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak jartzen dituen bideetatik helarazten dizkiguten abisuak oso lagungarriak dira jarduketak programatzeko, hala nola Udalak bideetako zuloak betetzeko aldizka programatzen dituen lanak. Horrelako lanak jende asko ohartu gabe egiten dira, baina beste lan handi batzuei ematen diegun garrantzi bera ematen diegu, irundarrek eguneroko bizitzan dituzten ibilerraztasun eta mugikortasun arazoak konpontzen baitituzte ia beti".

Arloak nabarmendu duenez, horrelako lanak bide publikoa egoera onean mantentzeko lan ildoetako bat dira, eta beste kanpaina batzuk osatzen dituzte, hala nola asfaltatze kanpainak eta oztopo arkitektonikoak kentzeko kanpainak, baita mantentze zerbitzuaren errepaso lanak ere.

Kanpaina honen lehenengo fasean, dozena bat leku baino gehiago aukeratu dira. Lehenik, Euskadi plazan (Zaisa I industrialdean) eta, ikasturtea hastear den honetan eskola autobusaren zirkulazioa erraztu nahian, Siutzeko errepidean esku hartuko da, eta, aurrerago, besteak beste, Letxunborro hiribidean, Argentinar Errepublika kalean, Puiana hiribidean, Arantzateko Jauna karrikan, Eguzkitzaldea kalean, Hondarribia kalean, Aduana kalean, Nafarroa hiribidean, Oiantzabaleta kalean, Primautzar kalean, Txikillo kalean eta Lekuona Misiolaria kalean.

Proiektuaren ardura duen enpresa Asfaltos Urretxu da, eta inbertsioa 23.961,96 eurokoa da.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52