Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Irailak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Euskara

Motorrak berotzen hasi da irungo udal euskaltegia

Udal euskaltegiak 2019-2020 ikasturteko matrikulazioa jarriko du abian irailaren 2tik 23ra. Ordu kopuru desberdineko ikastaroak eskainiko dira urritik ekainera eta langabezia egoeran daudenentzat LANNAHI ikastaro trinkoak. "Euskalduntze maila guztiak eskaintzeaz gain HABEren maila azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak eskaintzen ditu Udal euskaltegiak", azaldu du Mónica Martínez ordezkariak.

 

Urritik ekainerako ikastaroak urriaren 1ean hasi eta ekainaren 22an bukatuko dira. Modulazio desberdineko ikastaroak eskainiko dira (egunero 1,5, 2, 3 edo 4 orduko ikastaroak; astean 2, 3 edo 4 eguneko ikastaroak ordutegi desberdinean, larunbat goizetan C1 prestatzeko ikastaroa?). Ordutegi eskaintza zabala dago. Ikastaroen prezioa moduluaren araberakoa da baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bitartez matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak. 

 

LANNAHI

Udalak, gainera, urriaren 1etik abenduaren 20ra ikastaro trinkoak debalde eskaintzen dizkie langabezia egoeran dauden ikasleei edo gehienez ere %50eko lanaldia duten ikasleei LANNAHI programaren bitartez. Programa hau Euskara Arloak martxan jarri zuen euskara ikasteko ahaleginean ari diren edo aritu daitezkeen irundarrentzako. Ikastaro hauek goizez egunero 4 ordukoak edo arratsaldez egunero 3 ordukoak izaten dira.

 

Udal euskaltegiko ikastaroetan interesa duten pertsonek, hala nola LANNAHI programan interesa dutenek, irailaren 2tik 23ra eman dezakete izena.

 

Dena den, azken hauek izenematea internetez egin beharko dute SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..). Hala nahi badute, HAZ-SACeko autozerbitzu terminalak erabili ahal izango dituzte honetarako (San Martzial kalea, 2).

 

Gainerako ikastaroetan interesa duten pertsonak aipatu egunetan (irailaren 2tik 23ra) Udal euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) hurbildu behar dira bulego ordutegian 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez. Batzuk zein besteek mailaketa proba egin behar dute udal euskaltegian irailaren 2tik 23ra, 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez.

 

 

 

 

 

 

 

EUSKARA IKASTAROAK 16 URTETIK GORAKOENTZAT

 

IKASTAROEN DATAK:

- Ohiko ikastaroak: urriaren 1etik ekainaren 22ra.

- LANNAHI programa (1. txanda): urriaren 1etik abenduaren 20ra. Egunean 4 ordu 9:00etatik 13:15era edo egunean 3 ordu 15:00etatik 18:15era.

 

MATRIKULATZEKO EPEA: irailaren 2tik 23ra

 

-       OHIKO MATRIKULA:

Udal euskaltegian bulego ordutegian: 10:30-13:30/16:30-19:00.

 

-       LANNAHI IKASTAROETARAKO MATRIKULA (LANGABEZIA EGOERAN DAUDEN PERTSONAK)

 

-        Izenematea internetez SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..).

 

-        Nahi duenak HAZ-SACeko (San Martzial kalea, 2) autozerbitzu terminalak erabili ahalko ditu. Ez baldin badu inolako ziurtagiri elektronikorik 010 // 943 505 152 telefonora deitu behar da.

 

IZENA EMAN ONDOREN MAILAKETA PROBA EGITEA BEHARREZKOA DA

-       Tokia:              Irungo Udal Euskaltegia

-       Data:               Irailaren 2tik 23ra

-       Ordutegia:       10:30-13:30/16:30-19:00

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52