Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Irailak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Gizarte Ongizatea

Zerbitzuak eta jarduerak hurbiltzea adinekoen isolamendua saihestearren

*

 

 

Ongizateko arloa lanean ari da egunotan isolamenduaren arriskuak prebenitzeko urteko programan

 

Baliabide hori indartu egin da 2019an, eta hiriko sektore zabalago batera heltzen da laguntza emateko

 

Cristina Laborda Gizarte Ongizate arloko ordezkariak, Aloña Zurutuza teknikariarekin batera, gaur ostiralean jakinarazi du Iraso zentro sozialetik aste hauetan berriz ekin zaiola adinekoentzako isolamendua prebenitzeko urteko programari. Ekimen hori azken urteotan egiten ari da, eta batik bat udalerrian bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako adinekoei bideratuta dago.

 

Cristina Labordak azaldu duenez, "programa honek lagundu egiten digu adinekoen gizarte-isolamendurako arriskuaren adierazlean antzematen, hiran kolektibo horrek aurre egin behar dion arazoetako bat baita. Horregatik, hasiera batean, ekimenaren asmoa da harremanetan jartzea bakarrik bizi diren pertsonekin, Irunen haientzat ematen diren zerbitzu eta jarduerak beraiengana hurbiltzeko".

 

Programarako, 17.202,96 euro erabiltzen ditu Gizarte Ongizate arloak, eta programaren bidez, Gizarte Ongizate arloan dagoen informazio guztiak ematen zaie pertsona horiei. Aurten, Irunen bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako 244 pertsona zenbatu dira, eta beraz, horiek dira programaren hartzaile nagusiak. Urte hasieran, beti egiten da harremana pertsona-talde batekin, eta bigarren seihilekoan, gainerakoekin. Horrela, urteko lehenengo hiruhilekoan, gutun bat jaso zuten 150 lagunek, eta hartan, jakinarazten zitzaien aukera zutela programa honetan sartzeko, eta orain, Gizarte Ongizate arloak osatu egin ditu harremanenak, beste 94 laguni idatzita.

 

Prozesua abian jartzeko, gutun bat bidaltzen da, eta asmoa da idatzizko komunikazio horren bidez bizilagun horiek programaren xehetasun gehiago jakitea eta, era berean, gehiago jakitea udalak adinekoentzako baliabideen gaian bultzatzen dituen gainerako ekimenei buruz ere. Gutun hori jasotzen dutenean, Gizarte Ongizate departamentuko langile bat harremanetan jartzen da pertsona horiekin, hitzordu bat jartzeko elkarrizketa pertsonal bat egite aldera.

 

Aurtengo lehenengo multzoan, adibidez, urtarriletik ekainera, 35 ordu zenbatu ziren deietan; 66 elkarrizketa egin ziren, eta 60 tailer-saio. Pertsonak bisita hori nahi ez badu, jakinarazi dezake aurretiko dei horretan, edo HAZen idatziz, edo 010 telefonoaren bidez (943 50 51 52).

 

 

 

 

Pertsona gehiagorengana iristeko errefortzua

Cristina Labordak gogorarazi duenez, "ez dugu dena ardazten 75 urtetik gorako adinekoen talde horretan sartzen diren pertsona 'berriengan'; gogoan izan nahi ditugu Irungo beste bizilagun batzuk ere, arrazoia edozein izanik ere programaren aurreko edizioetan parte hartu nahi ez izan arren, orain interesatuta egon litezke eta". Alde horretatik, lehen aipatutako bidalketez gainera, otsailean, harreman osagarri bat egin zen bere garaian gutun jaso baina parte hartu ez zuten 100 adinekorekin. "Bospasei urte pasa dira harrez geroztik, eta, agian, aldatu egin da haien egoera", adierazi dute Gizarte Ongizatetik.

 

Oroimenerako tailerra

Programa horretan, oso garrantzitsuak dira gizarte-isolamenduaren arrisku-egoeran daudela antzemandako pertsonekin lan egiteko tailer espezifikoak ere. "Estimulazio kognitiboa eta trebetasun kognitibo eta sozialak sustatzea" izenburuarekin, Iraso zentro sozialean, Palmera Monteron eta Lekaeneko apartamentuetan ematen da tailerra.

 

Cristina Labordak azpimarratu duenez, "azken batean, hala behar duten adinekoek bere bizi-kalitatea hobetzeko aukera eduki dezaten nahi dugu, beren autonomia mantenduz eta gizarte-zaurgarritasun edo -ahuleziako egoera bat eta mendekotasun handiagoko beste egoera batzuk saihestuz edo, hala egokitzen bada, atzeratuz. Hori lortu daiteke gizarte-harreman gehiago edukiz eta prestakuntzako, kulturako eta osasun fisiko eta emozionaleko jardueretan parte hartuz. Bakarrik dauden adinekoak bereziki zaurgarriak dira, eta Irungo Gizarte Zerbitzuek horretan eman nahi diegu arreta, eta lagundu egin nahi diegu behar den orotan".

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52