Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Irailak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hirigintza

San Migel-Anaka eremuko perazioa, baimenduta

 

 

IRUNVIk badu baimena eremua iraganean industrialde bat izan zela-eta bertan kutsatuta dauden lurretan esku hartzeko hondeaketa plana gauzatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak lurzoruaren kalitateari buruzko deklarazioa egiteko eta eremurako ekipamendu publiko esanguratsua eta etxebizitzak aurreikusten dituen garabidea abian jartzeko aurrez eman beharreko pausoa da.

 

            Asteazken honetan, IRUNVIri San Migel ? Anaka eremuko hondeaketa plana gauzatzeko lanak egiteko lizentzia ematea onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak, eremua iraganean industrialde bat izan zela-eta bertan kutsatuta dauden lurren zati bateko kutsadura garbitzeko. Aurrez, beharrezkoa zen baimena eman du Eusko Jaurlaritzak.

 

Jarduneko alkate Cristina Labordak adierazi duenez, "pauso hau oso mugarri garrantzitsua da, hirian ilusio handiz espero den eremu bat abian jartzeko lehenengo pausoa baita, hirigunean garatu gabe dauden eremuak aktibatzeko lehenengo pausoa. Kasu honetan, gainera, askoz ere balio handiagokoa da, oso eremu handi bat errotik aldatzeaz ari baikara, eta, gainera, askotariko erabilerak konbinatuta, hala nola ekipamendu publikoa eta etxebizitzak, San Migel eta Anaka hobeto lotzeaz gain, auzotarren eguneroko bizi kalitatea hobetzeko aukerak planteatzen ditu eremuak".

 

Gogoan izan beharra dago maiatzaren bukaera aldean, Tokiko Gobernu Batzarrak lizentzia eman bitartean, IRUNVIko Administrazio Kontseiluak hondeaketa planaren gauzatzea kontratatzeko pleguak onartu zituela. Bada, Tokiko Gobernu Batzarrak eman dio lizentzia, eta hurrengo pausoa, behin lanak esleitzeko prozesua bukatu eta gero, hondeaketa planari ekitea izango da. 5.940 m3-tan esku hartuko da, 1.017.076 euroko aurrekontuarekin, eta lanak egiteko epea lau hilabetekoa izango da.

 

Etxebizitzak eta ekipamendu publikoa

Nabarmentzekoa da Irungo Udalak lanean jarraitu duela azaldutako pausoak eman bitartean: eremuko plan berezia aldatu du, operazioa bideragarriagoa izan dadin, eta, gainera, ingurua hobetu du, Donostia kaletik gertuen dagoen tartean egonleku bat sortuta.

  

Behin lurzoruko kutsadura garbitutakoan eta Eusko Jaurlaritzak lurzoruaren kalitateari buruzko deklarazioa egindakoan, hurrengo pausoa eremuko urbanizazio proiektua tramitatzen hastea izango da. Eremuak 137.000 m2-ko azalera du guztira, eta 1.175 etxebizitza inguru eraikitzea aurreikusten da (horietako 887 inguru, babes ofizialekoak), baita auzorako ekipamendu publikoa ere.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52