Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2019 Irailak 17 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Sustapen Ekonomikoa

Bertako merkataritzarentzako sostengua udako kanpainaren azken txanpa

*

 

Berriro ere hemen da hiriko saltoki eta ostatuek beren bezeroei TAO guneetan eta Pío XII.a plazako aparkalekuan doan aparkatzeko minutuak emateko ekimena.

 

"Erosi eta ikasi" programak eskola materiala Irungo dendetan erosteko laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkie familiei.

 

Jarduneko alkate Cristina Labordak eta Hiri Bultzadako Arloko ordezkari Juncal Eizaguirrek jakinarazi dutenez, udako kanpainaren azken txanpan, berriro ere hemen dira Irungo establezimenduetan erosteagatik doan aparkatzeko bonuak; alegia, bertako merkataritza sostengatzeko kanpainaren barruan Irungo Udalak urte hasieran sustatu zuen ekimen arrakastatsua.

 

"Eguberriak edo Aste Santua bezalaxe, uda eta merkealdiak une bereziak dira merkataritzarentzat. Hirian protagonismorik handiena duten sektoreetako bat da merkataritza, eta, horregatik, uda bukatzear dagoen honetan, indarrak batu nahi ditugu, eta bertako saltokietan erostearen aldeko mezua helarazi berriro ere. Ez dira hitzak bakarrik: laguntzaile garen aldetik ari gara, ekintza konkretuen bidez, urteetan ondo funtzionatu duten programen eta martxan jartzen ari garen ekimen berrien bidez, hala nola doan aparkatzeko bonuen bidez", adierazi du Cristina Labordak.  

 

Merkataritza dinamizatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzen eta beste laguntza lerro batzuen barruan, "Erosi eta ikasi" programaz ari zen jarduneko alkatea, zeinak urtero eskola materiala Irungo dendetan erosteko zuzeneko laguntzak eskaintzen dizkien familiei. "Hiriko familiei laguntzea ez ezik, Irungo saltokietako kontsumoa dinamizatzea da laguntza hauen helburua. Ekimen hau neurri garrantzitsu eta berritzailea izan zen, jende guztiarentzat zaila zen garai batean, eta dagoeneko badira sei uda programa hau eskaintzen dugula, finkatu egin nahi baitugu".

 

Familiek irailaren 30era arte izango dute laguntzak eskatzeko epea. Ekimenak harrera beroa izan du aurreko edizioetan ?iaz, 1.422 laguntza ere eman zitzaizkien familiei, ia 154.000 eurokoak guztira?, eta aurtengoa seigarren deialdia izango da. Uda honetako programa Irunen erroldatutako eta derrigorrezko hezkuntzako etapetan (Lehen Hezkuntzan eta DBHn) matrikulatutako haurrak dituzten familientzat da. Diruz lagunduko diren gastuak berberak izango dira: bulegoko materiala (suntsikorra zein ez suntsikorra, hala nola koadernoak eta folioak); artxibategiak; estutxeak; kalkulagailuak; konpasak; motxilak; eskola liburuak; eskolako uniformeak; Gorputz Hezkuntzarako arropa eta oinetakoak; Hezkuntza Artistiko, Plastiko eta Bisualeko, Teknologiako eta Musikako eskulanetarako elementuak (argizariak, olioak, margoak, pintzelak...); etab. Eskola materiala hemen erosteko egindako gastuak lagunduko dira diruz:

 

Dirulaguntzak emateko, iaz bezala, errentaren araberako hiru tarte bereiziko dira; hau da, familiaren diru sarreren arabera, baliteke deialditik kanpo geratzea, laguntzaren zati bat kobratzea edo % 100 jasotzea. Adingabe bakoitzeko dirulaguntzak 100, 75 edo 50 eurokoak izango dira, aurreko urteetan bezala.

 

Doan aparkatzeko 6.900 bonu

Juncal Eizaguirre bat etorri, eta zera adierazi du: "Gutako bakoitzak bere harri koskorra ekar dezake gure merkataritza txikia zaintzeko: establezimenduetatik pasatu, berritasunak ikusi eta merkataritza txikia aukeratu erosketak egiteko lehentasuntzat". Gainera, ordezkariak xehetasun gehiago eman ditu uda bukaeran doan aparkatzeko bonuak merkaturatzeko ekimenari buruz.

 

Juncal Eizaguirrek gogorarazi duenez, ekimen hau 2019ko martxoan jarri zen martxan, eta harrera ona izan zuen, 200 bat saltokik parte hartu baitzuten. Merkataritza Mahaiaren inguruan egindako lanaren fruitua da proposamena ?duela urtebete baino gehiago eratu zen Merkataritza Mahaia, eta, Irungo Udalak ez ezik, honako hauek osatzen dute: Bidasoa bizirik-ek, Ficoba erakustazokak, hiriko merkatari elkarteek, Mendibil merkataritza guneak, Gipuzkoako Merkatarien Federazioak eta Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeak?, eta, zehazki, honetan datza: TAO guneetan eta Pío XII.a plazako aparkalekuan doan aparkatzeko 6.900 deskontu bonu emango zaizkie nahi duten saltoki eta ostatu guztiei, beren bezeroen artean bana ditzaten. Kanpaina martxan dago jadanik, eta irailaren 25era arte iraungo du.

Printzipioz, erosketetan 20 euro gastatzen dituzten bezeroei emango zaizkie bonuak, baina saltoki bakoitzak bere irizpideen arabera banatuko ditu. Bezeroek bonuak lortutakoan, El Parking aplikazioan kargatu ahalko dituzte, kode bat erabiliz, erraz ?ezinbestekoa da app hori izatea bonuak trukatzeko?, eta, aplikazioak bonua irakurritakoan, bezeroek aplikazioan duten kontuko saldoa igoko du.

Zehazki, doako minutuak trukatzeko, QR kode bat eskaneatu beharko da, edo bonuan agertzen den kodea eskuz sartu, eta, aplikazioak kodea ezagututakoan, bezeroaren kontuan sartuko ditu minutuak. Alde horretatik, bonuen funtzionamendua Pío XII.a plazako aparkalekuan sartzeko sistemaren antzekoa izango da, app horren bidez ere erregula baitaiteke sarrera. "Praktikan, doan aparkatzeko minutuak eskaini nahi dizkiegu erosketak egiteko bertako saltokiak aukeratzen dituztenei, hiriko saltoki eta ostatuak bisitatu ditzaten bultzatzeko", erantsi du Eizaguirrek.

 

Aipatutako aplikazioa doakoa da, eta Android eta iOS sistemetan erabil daiteke. Irunen, 2015. urtearen erdialdetik dago abian ?beste hiri batzuetan, aurrez ezarri zen?, eta, hari esker, erabiltzaileek beren telefonotik kontrola ditzakete aparkalekuko mugimenduak. Aukera erraz eta erosoa da, ordainketa telefonoz egiten baita eta ez baitago une oro eskudirua eduki beharrik. Gainera, saldoa metatzen duen "diru zorro" bat izateko aukera ematen du aplikazioak; bada, aukera horrek ematen dio bide doan aparkatzeko bonuak erabili ahal izateari. Parte hartu nahi duten establezimenduak garaiz dabiltza kanpainan izena emateko: Irungo Udalak ekonomia sustatzeko duen bulegora jo dezakete, 08:30etik 14:00etara bitartean, edo 943505335 zenbakira deitu. Era berean, posta elektroniko bidez eman dezakete izena, irunon@irun.org helbidean. Izena ematen duten saltokiei 30 bonu emango zaizkie, eta bonu bakoitza 50 zentimo balio duen denboran (gutxi gorabehera, 30 minutu) aparkatzeko bale bat izango da.

 

Bestalde, ordezkariak jakinarazi du Merkataritza Mahaiak jarria duela hurrengo bilerarako hitzordua: irailaren 17a. Gainera, alor honetako aurrerapenen artean, aipatzekoa da aurrera doazela merkataritza biziberritzeko plan berria idazteko lanak: iraileko bigarren hamabostaldian, Irungo merkataritzari buruzko inkestak egingo dira, ondorioak azterlanean sartzeko.

 

Prestakuntza ere bai

Juncal Eizaguirrek jakinarazi duenez, iraila eta urria iristearekin batera, Irungo Udalak Hobetuz programan parte hartuko du, zeina Gipuzkoako Merkatarien Federazioak koordinatzen duen merkatariak prestatzeko. "Aldian-aldian, establezimenduei erakargarriagoak izaten laguntzeko proposamenak helarazi ohi dizkiegu nahi duten saltokiei: ikastaroak, doakoak orokorrean, merkatarientzako ordu aproposetan", azaldu du Juncal Eizaguirrek.

Honako hauek izango dira hurrengo ikastaroak:

- "Bezeroei arreta emateko gakoak: erosketa biribila". Salmenta harremanetarako estrategia eta baliabideak hobetzeko teknika eta tresnak emango dira, bezeroak gogobetetzeko eta fidelizatzeko, irailaren 23tik urriaren 3ra bitartean, 14:00etatik 16:00etara bitartean, Bidasoa bizirik-en egoitzan (Ducoureau jauregian).

- "Retail coaching: nola izan zeure coacha". Efizientzia profesionalarekin lotutako gaitasunak areagotzeko teknikak aplikatuko dira, urriaren 16tik 31ra bitartean, 14:00etatik 16:30era bitartean, Bidasoa bizirik-en egoitzan.

- "Personal branding: irudi eta marka pertsonala". Irudi pertsonal koherente bat sortzen lagunduko da, nor nabarmenarazten duten ezaugarriak identifikatuta eta komunikatuta, azaroaren 6tik 15era bitartean, 14:00etatik 16:30era bitartean, Bidasoa bizirik-en egoitzan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.fmg.es helbidean aurki daiteke, eta interesdunek bulegora jo ere egin dezakete.

Azkenik, saltokiei Eguberrietako paketeak biltzen irakasteko tailer bat antolatzen ari da Udala: Irunen bertan egingo da, doan, urrian eta azaroan, Eguberrietako kanpaina prestatzeko.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52