Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2019 Abuztuak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Berrogeita hamar obratik gora aurkeztu dira '18cm' lehiaketara

 

 

Bigarren edizioa du herritarrek parte hartzera irekia dagoen ekimen honek, eta aurten, Menchu Gal gogoratzeko ekitaldien barruan dago

Amaia Kultur Zentroan egongo da irekita erakusketa, abuztuaren 23tik irailaren 8ra arte

            Kultura arloak jakinarazi du martxan daudela '18 cm' lehiaketaren bigarren edizioko emaitzak ezagutzera emateko prestaketak. Ana Zubikoa komisarioa delarik eta Ricardo Catalán ekoizlea, 2018an sortu zen ekimena, artearen munduan agertoki berriak irekitzeko asmoz, mota orotako sortzaileek (afizionatuek, hasi berriek, amateurrek zein eskarmentudunek) egindako obrak erakusteko gune berriak sortuz. Erakusketa hau, ordea, berdingabea da, bertan parte hartzeko jarraibideak direla eta, benetako erronka baita artistentzat.

 

"18 cm" erakusketan parte hartzeko baldintza nagusia da lan guztiek neurri batzuen barruan egon eta gai jakin bati buruzkoak izan behar dutela. Bi zutabe horietan oinarritzen da erakusketaren zertasuna, eta, beraz, obrak 18 cm-koak izan daitezke gehienez ere, eta, edizio honetan, Menchu Gal artista irundarraren inguruko gai artistikoetan inspiratu behar dute, haren jaiotzaren mendeurrena betetzen baita 2019an.

 

Pinturek, serigrafiek, grabatuek eta argazkiek 18 cm luze edo zabal izan beharko dute gehienez ere, eta, gainera, euskarri zurrun batean egon beharko dute, erakusgai jarri ahal izateko. Eskulturek, berriz, 18 cm luze, zabal edo sakon izan beharko dute gehienez ere. Ikus-entzunezko sorkariek, azkenik, 18 segundo edo minutu bat eta 18 segundo iraun ahalko dute. Teknika librea izango da, eta parte hartzaile bakoitzak hiru pieza aurkeztu ahalko ditu, aurtengo gaia Menchu Gal dela kontuan izanik betiere.

 

Parte-hartzearen balantzea positiboa da, zeren 56 obra jaso baitira (iaz baino 9 gehiago) 33 egilerenak. Formatu guztietako lanak daude, eta alor horretako Irungo profesionalek nahiz ohiko zaleek parte hartu dute, eta baita Donostialdeko eta Nafarroako beste artista batzuek ere.

Abuztuaren 23an, inaugurazioa

Abuztuaren 23tik irailaren 8ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa hori. Berritasun gisa, erakusketa-galerian obrak egiten ari direnez gero, erakusketara entzunaretotik sartzea erabaki ahal izango da (Pio XII plazatik sartuta).

Hilaren 23an, ostiralean, 19:00etan egingo da inaugurazioa, eta bertan, irabazleak ezagutzera eman eta sariak banatzeaz gainera, Irungo Ananda Dúo bikoteak emanaldia eskainiko du. Amaia Gómez flautistak eta Yoana Cantero gitarristak osatzen dute Ananda Dúo. Musikaz gainera, beste sorpresa batzuk ere espero dira, bertaratzen direnei ekitaldia girotzeko.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52