Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2019 Abuztuak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

2019ko Irun Zuzenean jaialdia irailaren 28an egingo da Urdanibia plazan

Irunek zuzeneko musikarekin hitzordu bat izango du irailaren 28an. 2019ko IrunZuzenean jaialdiak musika, kultur eta jarduera jardunaldi bat eramango du Urdanibia plazara.

                                                                                        

Aurretik egin diren beste esperientzia batzuen oinordeko izango da jaialdi hau eta formatu zabala izango du; izan ere, estilo askotariko musika bilduko du egun osoan hiru eszenatokitan, kartel-buruek eta bertako taldeek joko dute, eta jarduera osagarriak ere egingo dira egun osoan. Jarduera horien artean, artisautzako azoka txiki bat egingo da, eta dohainik eman ahal izango da izena. Horren berri gehiago izango da aurki web orri honetan: https://www.mercadabadillo.com/

 

Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak azaldu duenez, "Irun Zuzenean 2019 beste urrats bat da, beste esperientzia bat Irunen zuzeneko musikarekin dugun apustu garbian. Bisitatu gaitzaketen taldeekin eta jotzeko lekua eskaini nahi diegun bertakoekin. Formaturik onena bilatzen ari gara, erakargarriena, gure jendearen nahiei erantzungo diena, eta ziur naiz aurtengo hitzorduak jende asko gogobeteko duela."

 

Irun Zuzenean 2019 jaialdi honek ia bikoiztu egiten du aurrekontua aurreko urteekiko, eta urteko 40.000 euro ingurukoa izango da.

 

Antolakuntza berria

Aurtengo antolakuntza lehiaketa publiko baten bidez esleitu da, eta 4 enpresa aurkeztu dira horretara; guztiak ere sektorean esperientzia handikoak. Tokiko Gobernu Batzarrak uztailaren 24ko bilkuran esleitu zuen kontratua. Kontratu berri honek 2 urte iraungo du, eta beste bi urte luzatzeko aukera egongo da.

 

Guajira Sicodélica SL enpresak irabazi du lehiaketa, eta bera arduratuko da 2019ko jaialdia antolatzeaz. Esperientzia handia du egiaztatua, eta, besteak beste, Dabadaba aretoa kudeatzen du Donostiako Egia auzoan, Dabadaba Beach Ondarretan edo Alabortza Kantina Pasai Donibanen. Gainera, gure inguruko musika-ekitaldi ugaritan laguntzen du. Azkenekoa Glad is The Day jaialdiaren bosgarren edizioa izan da, abuztuaren 4an egin zena. 10.000 lagun eraman zituen Donostiako Cristina Enea parkera.

 

Oraintxe bertan, irailaren 28ko xehetasun guztiak ixten ari dira, eta abuztuaren amaieran emango dira jakitera.

 

 

Azken batean, kulturako ordezkariak ziurtatu duenez, "Udalak zuzeneko musika onenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Gainera, esan daiteke irailean musika-sorpresa gehiago ere izango direla eta aurki iragarriko direla?".

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52