Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2019 Abuztuak 19 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Hezkuntza eta Gazteria

Irungo hiru haurtxokoak datorren ikasturtea prestatzen ari dira, berrikuntzekin gainera

*

 

 

Eskari eta parte hartze handiaren aurrean, Gazteartean Gazteria arloak lehenbiziko aldiz oinarri batzuk argitaratu ditu dauden 195 plazetakoren bat eskuratzeko

 

4-11 urte arteko harrentzat dira instalazio horiek eta denbora librerako jarduerak, sortzaileak, parte hartzaileak eta osasungarriak antolatzen dituzte.

 

Irungo Udaleko Gazteria Arloaren ordezkari Rebeca Gonzalezek, teknikari arduradun Eunate Encinasekin batera, Irungo haurtxokoen datorren ikasturteak ekarriko dituen berrikuntzak azaldu ditu. Udal zerbitzu hori honako instalazio hauetan ematen da: Lapitze (Deskarga kalea), Katea (Araba kalea) eta Palmera Montero (Loidi Bizkarrondo kalea) eta hiriko 4-11 urte arteko neskato eta mutikoentzat da, beren denbora librea aktiboa, sortzailea, parte hartzailea eta osasungarria izan dadin.

 

Rebeca Gonzalezek adierazi duen bezala, "oso emaitza onak ematen ari den zerbitzua da. Haurtxoko horiek proposamen sortzaileak, suspergarriak, atseginak eta hezigarriak eskaintzen dizkiete txikienentzat familiei, betiere haurren garapena integrala izan dadin. Horretarako, urtean zehar tailerrak, irtenaldiak eta jarduerak familian egiten dira profesionalen eskutik".

 

Azken ikasturtea bitarte, dauden plaza horietako bat nahi zuten interesdunek aski zuten izena ematea eskaerak aurkezteko epea iraila-urrian zabaldu ondoren, eta zuzenean sartzen ziren baldin eta plaza librerik gelditzen bazen. Zerbitzu honen eskari eta parte hartze handiaren aurrean ?joan den urtean plaza guztiak bete ziren- Gazteartean Gazteria arloak erabaki du prozesua indartzea eta oinarri batzuk idatzi ditu eta, hasteko, zozketa bidez erabakiko da haurtxokoetan sartzeko aukera.

 

Hauxe adierazi dute Gazteria arlotik "interesa gero eta handiagoa da, jende askok hartu nahi du parte, eta hori dela eta, oinarri batzuk ezarri behar dira interesa duten pertsona guztiak ekitatez sar daitezen, Horrek hobetu egingo du herritarrei ematen zaien arretaren kalitatea. Prozedura uda ondoren jartzen bada ere martxan, honen informazioa eman nahi izan dugu familiak antolatzen joan daitezen". Gainera, intereseko informazio guztia dokumentu bakar batean biltzeko aukera ematen dute oinarriek. 

 

Oinarriek adierazten duten bezala, udal zerbitzu honetan 2019/20 ikasturtean parte hartu ahal izango dute Irunen erroldatuta dauden 2008 eta 2015 urte artean jaiotako umeek (4 eta 11 urte artekoak). Haurtxokoak 2019ko urriaren 1etik 2020ko ekainaren 20ra egongo dira zabalik. Instalazioak non dauden eta zein ordutegi dituzten adierazten dute oinarriak, bai eta txandak ere, adinaren arabera:

 

-           KATEAKO HAURTXOKOA (Araba, 46)

Astelehenetik ostiralera 16:30etik-18:30era

-           LAPITZEKO HAURTXOKOA (DesKarga, 17)

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik-19:00etara

-           TXIKILAB Palmera/Montero (J.A. Loidi Bizkarrondo, 12)

Astelehenetik ostiralera 17:00etik-19:00etara

 

Bi adin talde:

-           4-8 urte

-           9-11 urte

 

Haurtxoko bakoitzean hiru txanda:

-           Astelehen eta asteazkenetan 4-8 urtekoentzat

-           Astearte eta ostegunetan 4-8 urtekoentzat

-           Ostiraletan 9-11 urtekoentzat

 

Plaza kopurua txanda bakoitzean:

-           25 plaza Katean eta Lapitzen

-           15 plaza Txikilaben

 

2019-2020 ikasturterako guztira 195 plaza daude Haurtxokoetan. Ikasturte berri honetarako abian jarriko den kontratu berriaren baldintzek aukera ematen dute halaber zerbitzuaren eskaintza aldatzeko, 4-8 adin tarterako plaza kopurua handituz, horixe baita eskari handiena duena. 9-11 urte artekoek ostiral arratsalde osoa eurentzat izango dute hiru haurtxokoetan, pasa den ikasturtean "Ostiral Eroak" programarekin egiten zen bezala. Ikasturtea hasteari begira, zabal azalduko dugu zerbitzuaren oinarri pedagogikoekin loturiko guztia, bai eta programak eta jarduera bereziak ere. Inolako zalantzarik gabe, Irungo neskatoen eta mutikoen aisialdi aktiborako kalitatezko proposamenez beteriko ikasturtea izango da, eta bertan protagonismo handia izango dute arteak eta naturak. 

 

Aurretiko izen emateak eta zozketa

Zozketan parte hartzeko aurretiko izen emateak irailaren 2tik 8ra egin behar dira, biak barne. Aurretiko izen emate hori www.irun.org egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke HAZen autozerbitzu terminaletan, egunero 8:00etatik 22:00etara edo 010 / 943 505152 telefonora deituta 8:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera.

 

Zozketan onartutako eta baztertutako behin-behineko zerrendak www.irun.org webgune korporatiboan argitaratuko dira irailaren 11n eta 12an. Horrez gainera, 010/943 505 152 telefonora 8:00etaik 20:00etara deituta kontsultatu ahal izango da zerrenda hori, bai eta HAZeko autozerbitzu terminaletan ere egunero 8:00etatik 22:00etara eta IGazten. Epe horretan interesdunek egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Epea bukatutakoan, inolako erreklamaziorik ez badago, behin-behineko zerrendak behin betikotzat hartuko dira. Erreklamazioak aurkezten badira, haiek ebatziko dira eta behin betiko zerrendak irailaren 16an argitaratuko dira.

Zozketa publikoa irailaren 17an egingo da 10:00etan Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, Urdanibia plazako 6. zenbakian. Emaitzak www.irun.org webgune korporatiboan argitaratuko dira irailaren 20an. Horrez gainera, zozketaren emaitzak 010/943 505 152 telefonora deituta ikusi ahal izango dira 8:00etatik 20:00etara, bai eta HAZen autozerbitzu terminaletan ere egunero 8:00etatik 22:00etara eta IGazten. Oinarriak jada  ikus daitezke www.irun.org udal webgunean.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52