Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Abuztuak 24 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Menchu Gal dozena bat grabatu ikusgai CBAn

*

 

 

"Aguafuertes del norte" liburukoak dira eta irailaren 30 arte ikusi ahal izango dira.

 

            Menchu Galen jaiotzaren mendeurrena dela eta antolatutako jardueren barnean, datorren irailaren 30 arte artista irundarraren grabatu batzuk ikusi ahal izango dira CBAn.

 

"Aguafuertes del norte" izena du erakusketak, eta Hispánica Bibliofilia argitaletxeak Madrilen 1985an argitaratutako izen bereko argitalpen batean inspiratua dago; Julio Caro Barojak sinatu zuen haren hitzaurrea. Liburuak Menchu Galen jatorrizko hamabi grabatu ditu, zenbaki arabiarrez 1etik 150ra zenbakituak, 46 X 56 cm-ko Michel paperean estanpatuak.

 

CBAren ekimen berri honen bidez udan eskala handiagoan ikusi ahal izango dira grabatu horiek. Hauxe da erakusketaren ordutegia:

 

Uztaila eta abuztua

Astelehenetan - asteazkenetan - ostiraletan: 8:00-14:00, astearteetan eta ostegunetan: 8:00-20:00.

 

Irailaren 1etik 8ra

Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:00

 

Irailaren 9tik 30era

Astelehenetik ostiralera: 9:00-20:00

Larunbatetan: 9:00-13:00

 

Menchu Gal gehiago

 

Hilabete hauetan eta "1919-2019 Menchu Gal 100 urte/años" programaren barnean, bere urteurrenean hirian artistaren obra hedatzeko eta sustatzeko proposamenetako bat da erakusketa hau. Jarduera nabarmenenetako bat dira, aire zabaleko museo gisa, Menchu Galen obrak eskala handian erakusten dituzten lau euskarriak.

 

CVAn mendeurrenarekin loturiko proposamen horiekin jarraitzeaz gain, Kultura arloa beste ekimen batzuk ere lantzen ari da, hemendik gutxira argia ikusiko dutenak. Esate baterako, abuztuan '18 cm' lehiaketaren bigarren edizioa inauguratuko da Menchu Gal protagonista dela. Lehiaketa-erakusketa horretan obra sorta bat aurkeztuko da, eta haien arteko lotura izango da artistaren pinturan inspiratuak egotea edo emakumeak artearen munduan izan duen papera aipatzea.

 

Hitzordu nagusia urriaren 11tik urtarrilaren 19ra izango da, egun horietan erakusketa izango baita Mechu Gal erakusgelan haren izena daraman fundazioaren eskutik. Obra bilduma handia izango da, bai udal pinakotekakoak bai beste funts batzuetakoak. Horrez gainera, ikasturte berrirako, Udal Marrazketa eta Pintura Akademiak Menchu Gali buruzko lana jaso du urteko programazioan. Hain zuzen ere margolariari eskaini zion "Begiradak/Miradas" saioetako bat, eta haren obrak erreferentzietako bat izango dira udako ikastaroan margotzera aire zabalera ateratzean. 

 

Beste erakunde batzuekiko lankidetza ere elementu garrantzitsua da mendeurren honetan. Hala bada, aurreikusitako gainerako jardueren artean, Menchu Galek margotu zituen eskualdeko paisaien berrinterpretazio fotografiko-artistikoa dago. Ekimen hori AFIren laguntzarekin egingo da, eta emaitzak irailaren 20tik 29 arte ikusi ahal izango dira Menchu Gal erakusgelan. Hiriko erakundeekiko beste 'aliantza' bat izango da II Duomo kultur eta arte elkarteak egingo duen lana, horma-irudi parte hartzaile bat eta hizketaldi-mintzaldi bat egingo baititu Katean.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52