Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Irailak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa

Gaur Irunen

Kultura

Irungo uda jarduerez beteta proposatzen du Kultura agendak

 

 

Protagonismoa kaleko ikuskizunetarako dantza emanaldiekin eta aire zabaleko zinemarekin; Girabira ere itzuliko da.

 

Euskal Jira eta Faisaien Irlako jaialdia bezalako hitzordu klasikoak ez dira faltako, ezta Behobiako bakarrizketak ere

 

San Pedro eta San Martzial jaiak amaitu direlarik, aste honetan hasi da banatzen Irungo kaleetan udako kultur agenda.  Aurreko edizioetan bezala, zabalgarri honetan, urteko gainerakoaren aldean, hilabetez hilabete aurkezten baitira, hirian uztailean eta abuztuan egingo diren jarduera guztiak.

 

Juncal Eizaguirre ordezkariak hau adierazi du: "hiria ez da gelditzen udan eta horren adierazgarri dira ekimen anitzak, zeinak Udalak edo hiriko gizarte eta kulturako entitateek antolatzen eta uztailean zein abuztuan garatuko diren. Aire zabaleko proposamenei rol protagonista ematen jarraituko dugu kantitatean eta kalitatean, eta faltatu ezin diren bestelako erreferentziako hitzorduekin osatuko dira, irundar asko horien zain daude eta".

 

Aste honetan aurkeztuko den Dies Oiassonis erromatar jaialdiaz gain (uztailak 11-14), mota guztietako proposamenak iragartzen du udak Irunen: musika, zinea, magia, antzerkia, erakusketak eta abar. Uztailean gehien nabarmentzen diren ekintzen artean, urtero bezala, aire zabaleko zinea emango da Junkaleko plazatxoan. Zehazki, hiru hitzordu programatu dira uztailean: Datorren ostiralean (uztailak 5) "Los increíbles 2" ikusi ahalko da, uztailaren 19an,  "Guardianes de la galaxia" filma proiektatuko da eta, azkenik, hilaren 26an  'Grease' film luzea proiektatuko da . Kasu horretan saio berezia izango da Skola Music zentro irundarreko ikasleek parte hartuko dutelako. Abuztuan egingo diren beste bi saioekin batera, zinemak 5 hitzordu izango ditu udan, eta haietako bat euskaraz izango da; iaz, berriz, lau zine emanaldi izan ziren.

 

Agendan aire zabaleko beste ekintza batzuk daude hil honetarako, hala nola Zabaltza plazan eta Eskoleta kalean. "Las amistades de Gertrudis"  antzerki obra nabarmentzen da. Uztailaren 17an ikusi ahalko da Eskoleta kalean 20:00etatik aurrera. Uda honetan ohikoa den beste eszenatoki bat CBA izango da, AcustiCBAs zikloaren edizio berezi batez. Formatu txikiko kontzertuak ekarriko dira. Lehendabizikoa uztailaren 18an izango da Psicoacustic taldearen eskutik 19:15ean. Aurtengo udan, 'Girabira' programa gauzatuko da Irunen: hainbat jarduera egingo dira Irungo parkeetan eta egun bakoitzean gai bat landuko da. Uztailean, Soroxarta parkean estreinatuko da aurtengo edizioa, 18:00etatik inoiz ukitu ez den gai batez: Argazkigintzaz, alegia.

 

Uztailean ere izango dira ohiko hitzorduak, hiriko auzoetako jaiak, alegia Udanibia etxadikoak, Santiagokoak, Behobiakoak eta Elitxu-Lapitzekoak. Erakusketen atalean, agendan gogora ekartzen ditu Gentz del Valleren erakusketa, zeina irailaren 8ra arte ikusi ahalko baita Menchu Gal aretoan eta "José Latova: argazkigintza arkeologiko espainiarrak, 40 urte", alegia Oiasso Erromatar Museoak uda honetarako egin duen erakusketa apustu handia.

 

Uztaila amaitzeko, Faisaien irlako jaialdia itzuliko da. Hitzordu nabarmen gisa, hilaren 30an JJ Vaqueroren emanaldia izango da  Jarduera San Martzialeko Bigarren Batailaren Bimendeurrenaren plazatxoan egingo da, 22:30etik aurrera.  Hain emaitza onak eman zituen iazko kokapen bera errepikatuko da; izan ere, toki horrek balioa ematen dio Guardia Kidegoaren eraikinari, zeina duela gutxi birgaitu den et, gainera, Bidasoa ibaiaren ertzean dago.

 

Euskal Jira, Pedro Guerra, teatro clown, zinema? 

Abuztuan, urtero bezala, ekitaldi nagusia Euskal Jira izango da lehenengo asteburuan. Aire zabaleko emanaldien kapitulua, nabarmentzekoak dira Golden Apple Quartet taldeak Urdanibia plazan emango duen kontzertua hilaren 24an, 22:00etab eta Mandrágora negra taldearena, hilaren 30ean, 22:00etan. Eskoleta kalean hiru emanaldi egingo dira. Hilaren 1ean, Paton duoarekin; hilaren 8an, clown antzerkiarekin eta hilaren 22an dantza emanaldi batekin, Amaia Elizaranen eta Myriam Pérez Cazabonen konpainien eskutik. Hiru hitzorduak 20:00etan hasiko dira. Abuztuan nabarmentzen da Pedro Guerraren kontzertua, Bidasoko Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatua, San Juanen, Bidasoa Folk Jaialdiaren barruan, hilaren 17an, 22:00etan.

 

Junkal plazatxoaren zinemaren protagonistak animazio filmak izango dira: "Tadeo Jones 2. El secreto del rey Midas" (abuztuak 1) eta "Paddington 2" euskarazko filma (abuztuak  23). Bildumagilearen azoka (abuztuak 10), edo Remember taldearen Camp  dantzaldia (abuztuak 14) dira udako agendaren beste hitzordu batzuk. Auzoetako jaien kapituluan, Ama Xantalen, Arbes auzoetako jaiak, eta Karrika Nagusikoak sartzen dira, San Ramon egunean. Erakusketen atalean, agendan iragartzen da "18 cm"  erakusketaren bigarren edizioa iragartzen da agendan. Amaia Kultur Zentroan bisitatu ahalko da abuztuaren 23tik irailaren 8ra arte, eta aurtengo gaia emakumeak artean duen rola eta Menchu Galen jaiotzaren mendeurrena izango da oinarria. Girabiraren aurtengo bigarren entrega izango da hilaren 9an, 20:00etatik aurrera, eta zinema izango da protagonista.

 

Juncal Eizaguirrek hau azpimarratu du: "guztiarekin, daukagun ekitaldien agendak udan hiriaz gozatzera gonbidatzen du hainbat formatuko proposamenez, ia astebururo. Ordutegi malguak dira, mota guztietako publikoak gogoan hartuz eta programa ahalik eta txoko kopururik handienera eramanez Irun jarduerez betetzeko uda honetan".

 

Jarduera horietako bakoitzaren informazio erabilgarri guztia eta, halaber, programazioa osatzen duten gainerako ekitaldiak kultur agendan jasota daude, eta, dagoeneko, ohizko tokietan eskuratu daiteke, batik bat Irungo erreferentziazko kultur instalazioetan; esaterako, Oiasso Erromatar Museoan, Amaia Kultur Zentroan edo CBAn.

Esteka erlazionatuak

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52